Larramendi Ikastola | LH ingeles espezialista

Deskribapena

Arloa: Irakaskuntza / Prestakuntza

Eskaintzaren deskribapena:

Larramendi Ikastolako Kontratazio Batzordeak Lehen Hezkuntzan INGELESA emateko eta tutorea izateko irakasle baten kontratazioa egin behar du.

ESKAINTZEN DA:

- Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Ikastolen lan hitzarmena.
- Eszedentzia bat ordezkatzeko behin behineko lan kontratua.
- Epea: 2026ko irailaren 1etik 2027ko abuztuaren 31 bitartean.
- Jardunaldi osoa.
- Lanpostua: Lehen Hezkuntza ingeles irakaslea eta tutorea.

GUTXIENEKO ESKAKIZUNAK:

- Lehen Hezkuntzan gradua atzerriko hizkuntzan espezialitatea aipamenarekin.
- Euskara: C1 edo baliokidea.
- LH Atzerriko hizkuntza: ingelesean gutxienez C1 titulazioa edo baliokidea.

KONTUTAN HARTUKO DA:

- EKI Proiektuaren ezagutza.
- Ikaskuntza kooperatiboaren ezagupen maila.
- Lan-taldean aritzeko gaitasuna.
- Ikastolen Elkarteko proiektuen ezagupen maila.
- Ikastola mugimenduarekin harremana.

Hautagaiek CV eta bertan aipatzen diren baremaziorako agiriak aurkeztu beharko dituzue ikastolako web guneko Gurekin lan egin atalaren bitartez, Gure eskaintzak atalean Lan eskaintza: Lehen Hezkuntza ingeles espezialista aukeratuz.

Epea: 2026ko ekainaren 9tik 16ra arte (biak barne).

Lan elkarrizketa: ekainaren 22-26 bitartean.

Lanean hasi, irailaren 1ean.

Laburpena

Lekua: Mungia Bizkaia

Enpresa: Larramendi Ikastola

Soldata:

Kontua dut

Eskaintzan izena emateko, zure sarbideak sar itzazu.

Izena eman nahi dut

Lansarean eskaintzen dituen abantai guztiak erabili ahal izateko, eskaintza honetan izena eman eta gero zure online cv-a betetzea gomendatzen dizugu, honekin enpresek zure profila ikusi eta zurekin kontaktuan jartzeko aukera eukiko dute.

Aurkezpena eta zalantzak
Pdf, doc, docx eta odt dira baimendutako fitxategiak. Gehienez 2 MB-ko fitxategia.

Larramendi Ikastola

Data: 2026-Eka-12
Herrialdea: Bizkaia
Eskualdea: Mungialdea
Udalerria: Mungia

Eskaintza noizarte:
2026-Eka-27

Enpresaren izena: Larramendi Ikastola

Ez dago hautagairik
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa