Arloa: Ingeniariak / Teknikariak / Lizentziatuak
Eskaintzaren deskribapena:
Eskaintzaren deskribapena:
Larramendi Ikastola Hezkuntza Kooperatibak zuzendari pedagogikoa postua betetzeko pertsona egokiena bilatzen ari da. Kooperatibako Kontseilu Errektoreak zehazturiko arduren baitan, pertsona ereduan oinarritzen den Ikastoletako Hezkuntza Marko Orokorra oinarri moduan hartuz, plan estrategikoan jasotako hezkuntzari dagozkion ildo eta helburu estrategikoak garatzea eta hedatzea izango ditu helburu nagusitzat talde pedagogikoaren buru izanez.
Funtzio nagusiak:
- Talde pedagogikoaren buru izan funtzionamendu pedagogikoaz zerikusia duen lan taldearen antolakuntza, garapena eta eraginkortasuna bermatuz.
- Hezkuntza proiektuaren lidergoa: Ikastolako Hezkuntza Proiektua bultzatu, garatu eta etengabe hobetu.
- Plan estrategikoa: Ikastolaren plan estrategikoaren garapenean parte hartu eta arlo pedagogikoari dagozkion helburuak hedatu, egikaritzea adostu, gainbegiratu eta ebaluatu urteko planen bidez. epe labur, ertain zein luzeko helburuak Ikastolako hezkuntza komunitatearekin zehaztu eta adostutako estrategia hedatu, gainbegiratu eta ebaluatu.
- Berrikuntza pedagogikorako aukerak identifikatu, proposatu , lehenetsi eta garatu.
- Kanpo harremanak: Beste Ikastolekin, Ikastolen Elkartearekin, bestelako ikastetxeekin, gizarte ingurunearekin eta administrazioarekin lankidetzan aritu.
Hautagaien Eskakizunak:
- Ikastola proiektuarekiko identifikazioa.
- Pedagogia aktibo eta berritzaileen ezagutza.
- Lidergo gaitasunak.
- Iritzien elkartrukerako zein talde lanerako gaitasuna, ardurak hartzeko prestutasuna.
- HHn, LHn, DBHn, Batxilergoan edo Orientazio aholkularitzan eskolak emateko titulazioa eta ezagutza edukitzea.
Kontuan hartuko dira:
- Ikastolaren ikuspegi estrategikorako gaitasuna.
- Lantaldeak ikuspegi kooperatiboan oinarrituta kudeatzen eta koordinatzen jakitea.
- Antzeko lanpostuetan esperientzia. Hezkuntza araudiaren eta funtzionamenduaren ezagutza.
- Lanpostuarekin zerikusia duten graduondoko eta etengabeko prestakuntzako ikastaroak.
- Ikastolen metodologia eta proiektu pedagogiko propioen ezagutza.
Eskaintzen da:
- Proiektu pedagogiko aurrerakoi bat lideratzeko aukera lan talde inplikatu batekin lankidetzan.
- Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Ikastoletako Lan Hitzarmena.
- Jardunaldi osoko lan kontratu mugagabea.
- Lizentziatu lan kategoria eta eskakizunen araberako zuzendari plusa.
Hautagaiek CV zein bertan adierazten den informazioaren dokumentazioa (titulazio ezberdinak eta lan bizitzaren egiaztagiria) kontseiluerrektorea@larramendi-ikastola.net helbidera bidali beharko datorren abuztuaren 31a baino lehen erreferentzian adieraziz ZUZENDARI PEDAGOGIKOA.