Tolosako Laskorain Ikastolak 2026/2027 ikasturtean, Bigarren Hezkuntzan, arlo hauek emateko profesionalak behar ditu:
1- Artea (lanaldi osoa)
- Arte ederretan gradua (lehentasuna izango du) zein ikasketa baliokideak.
2- Filosofia (lanaldi osoa)
- Filosofian gradua (lehentasuna izango du) zein ikasketa baliokideak.
3- Matematika (lanaldi osoa + % 75eko lanaldia)
- Matematikan gradua (lehentasuna izango du) zein ikasketa baliokideak.
4- Diziplinarteko proiektuak, arlo zientifikoa (% 75eko lanaldia)
- Biokimikan, bioteknologian, biomedikuntzan gradua (lehentasuna izango dute) zein ikasketa baliokideak.
5- Historia (% 87ko lanaldia)
- Historian gradua (lehentasuna izango du) zein ikasketa baliokideak.
Lanpostu guztietarako beharrezkoa da Bigarren Hezkuntzan aritzeko irakaskuntza-masterra eta Euskaran C1. Ingeleseko ezagutza baloratuko da.
Oharra: curriculumean, egindako ikastaroen ordu-kopurua zehaztu behar da eta, lan-esperientziari dagokionez, hasiera eta amaiera datak zehaztu behar dira.
Deialdian aurkezteko, bete ezazu galdetegi hau (arazorik baduzu, jar zaitez harremanetan telefonoz edo posta elektronikoz). Hautagaitzak ekainaren 19an, 11:00ak arte, jasoko dira eta elkarrizketak ekainaren 22ko astean egingo dira, arratsaldez.




