HERRITARREN HIZKUNTZA AKTIBAZIORAKO DINAMIZATZAILEA

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

Lau Haizetara elkartea dinamizatzaile bila ari da, herritarren hizkuntza aktibaziorako proiektu batean lan egiteko.

Eginkizun orokorrak

  • Errenteria/Oreretan abian den herritarren hizkuntza aktibaziorako proiektua dinamizatzea

  • Oarsoaldeko herritarren hizkuntza aktibaziorako gainerako proiektuekin koordinatzea

 

Zeregin zehatzak

  • Herritar eta eragileekin aktibazio dinamika partekatzea eta prestakuntza eskaintzea

  • Herriko talde eragileak dinamizatzea. Lan eremua Errenterian izango da (tarteka eskualdean ere bai)

  • Komunikazio lanak egitea (sare sozialak, tokiko hedabideak...)

  • Euskararen komunitatearen aktibazio ekimenak sustatzea, eta ekintzak kudeatzea eta antolatzea

  • Herriko eta eskualdeko foroetan parte hartzea.

 

Eskaintzen da

  • Herritarren hizkuntza aktibaziorako proiektuaren dinamizatzaile lanpostua

  • Bi urteko kontratua (2026ko irailetik 2028ko ekainera), %75eko lanaldiarekin

  • Euskalgintzan eta herrigintzan trebatzeko aukera

 

 

Baldintzak

  • Euskara maila ona izatea, ahoz eta idatziz (C1 edo baliokidea, proba bidez egiaztatzeko aukerarekin)

  • Herriko euskalgintza eta herrigintza esparruetako ekimenak ezagutzea

  • Hizkuntza motibaziotik jardutea, proiektu honekiko bi urteko konpromisoa hartuta

  • Komunikazio pertsonalerako trebetasuna: jendaurrean hitz egitea, proiektuak defendatzea...

  • Taldean lan egiteko eta lantaldeak dinamizatzeko gaitasuna izatea

  • Kudeaketarako gaitasuna izatea

  • Lanerako autonomia izatea, eta ordutegi malgutasuna izatea

  • IKTen eta sare sozialen erabileran gutxieneko gaitasuna izatea

 

Baloratuko da

  • Euskalgintzan edota herrigintzan esperientzia izatea

  • Gida baimena eta autoa izatea

  • Komunikazio alorreko ezagutzak izatea (bideoen sorrera, irudi diseinua...)

  • Taldean aritzeko trebea, ekintzailea, ordenatua, erabakitzailea eta proaktiboa izatea

 

 


 

Laburpena

Lekua: Errenteria/orereta Gipuzkoa

Enpresa: Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunea

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Lan eskaintzan interesa baduzu, bidali zure CV-a bulegoa@lauhaizetara.eus helbidera. Azken eguna: irailak 9


Kontua dut

Eskaintzan izena emateko, zure sarbideak sar itzazu.

Izena eman nahi dut

Lansarean eskaintzen dituen abantai guztiak erabili ahal izateko, eskaintza honetan izena eman eta gero zure online cv-a betetzea gomendatzen dizugu, honekin enpresek zure profila ikusi eta zurekin kontaktuan jartzeko aukera eukiko dute.

Lan eskaintzan interesa baduzu, bidali zure CV-a bulegoa@lauhaizetara.eus helbidera. Azken eguna: irailak 9


Aurkezpena eta zalantzak
Pdf, doc, docx eta odt dira baimendutako fitxategiak. Gehienez 2 MB-ko fitxategia.

Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunea

Data: 2026-Abu-26
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Oarsoaldea
Udalerria: Errenteria/orereta

Eskaintza noizarte:
2026-Ira-09

Enpresaren izena: Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunea

Izen emate 1
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa