Laudio Ikastola sukaldari, jangela hezitzaile eta garbiketako langileen ordezkapenetarako lan poltsa berritzera doa.
ESKAINTZEN DIREN LAN BALDINTZAK
Lan-poltsaren bidez Ikastolako jangela eta garbiketa zerbitzuetako langileen ordezkapenak bideratzen dira.
Kontratazioa Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Ikastolen Hitzarmen Kolektiboak ezarritako lan baldintzak haintzat hartuta bideratzen da.
Lanaldia, lanpostuaren arabera, %25etik 0era bitartekoa izaten da.
Sukaldari lanpostuak hilean 1.9148,49€ko soldata gordina du 14 pagatan. Jangela hezitzaile eta garbitzaile lanpostuek, lanaldi osoan, 1.814,64 €koa 14 pagatan.
Lan egutegiak astelehen-ostiral bitarteko lan astea eta neguko, udaberriko eta udako eskola oporrak barnebiltzen ditu.