Arloa: Kultura / Artea / Kirola / Artisautza
												Eskaintzaren deskribapena:
	Eskaintzaren deskribapena:
	Lazarraga Kultur Elkartea 2013. urtean jaio zen irabazi-asmorik gabeko kultur elkartea da, eta bere xede nagusia kulturaren bitartez Arabako eta bereziki Gasteizko euskararen normalizazioan eragitea da.  
	Egun, Izaskun Arrue kulturgune berriaren kudeaketaz arduratzen da elkartea. Kultura-programazioaren esparruko arduraduna izateko lan deialdia ireki da.
	 
	Lanpostuaren eginbeharrak:
	- 
		Kultura-programazioko planifikazio estrategikoaren gidaritza: garatu nahi den kultura programazioaren helburuak eta ildo estrategikoak lantzea eta definitzea.
 
	- 
		Kultura-programazioaren osaketa eta koordinazioa: jarduerak definitu, aukeratu, garatu, ekoiztu, koordinatu, jarraitu eta ebaluatu, helburuen eta ildo estrategikoaren arabera.
 
	- 
		Kultura-programazioaren ekoizpena: jarduerak gauzatzeko behar diren behar teknikoak zehaztu eta hornitzaileekin koordinatu.
 
	- 
		Eragile estrategikoen azterketa eta aukeraketa: kultura-programazioa garatzeko eragile ezberdinak bilatu. Hauen ezaugarriak aztertu eta egoki ikusten bada harremana sortu.
 
	- 
		Iristen diren proposamenei arreta egitea eta aukeraketa burutzea.
 
	- 
		Indarrean dagoen ebaluazio sistemari jarraipena egitea: kultura programazioaren alorrean antolatzen diren jardueren ebaluazioa egin.
 
	- 
		Kultura-programazioaren esparruko lantaldea koordinatzea: lantaldea koordinatu eta kideen zereginak zehaztu.
 
	- 
		Aurrez-aurreko arreta jardueretan: arratsaldeak eta asteburuak barne
 
	- 
		Kudeaketa ekonomikoa: administrazio eta kudeaketaren arduradunak gainbegiratuta, alorreko aurrekontua  egin eta horri jarraipena egin.
 
	- 
		Lantaldearen beste bi arduradunekin lantaldea koordinatzea
 
	- 
		Eragile publiko eta pribatuekin harremana izatea. 
 
	- 
		Erakundeko eguneroko beharretan laguntza ematea.
 
	 
	Lan-baldintzak
	- 
		Kontratu mota: mugagabea, 6 hilabeteko probaldiarekin.
 
	- 
		Lanaldia: osoa (37,5 ordu astero/1.650 ordu urtean)
 
	- 
		Soldata:  34.000 € – 37.000 € gordin urtean
 
	- 
		Lan lekua: Izaskun Arrue Kulturgunea (Gasteiz)