Arloa: Ostalaritza / Turismoa
Eskaintzaren deskribapena:
KANTINAKO BARRA ARDURADUNA
Talako Kantinan (Bermeo) eguneroko barra-funtzionamenduaren ardura hartuko duen pertsona baten bila gabiltza.
Autonomiaz lan egiteko, antolatzeko, erabakiak hartzeko eta talde-lana koordinatzeko gaitasunen bila ari gara.
ZEREGINAK
· Goizero ireki, astean bost egunez.
· Pintxoak eta razioak elaboratu (hotzak eta sinpleak, ez dugu sukalderik).
· Barrako oinarrizko lanak (webgunean irakurri).
· Biltegiko ardura: eskariak egin eta jaso, ordenaz eta garbiketaz arduratu.
· Taldekideen kalitate estandarrak zaindu.
· Lana antolatzeko hobekuntzak proposal.
MUST
Must kooperatiba elkarte txikiak kudeatzen du Talako Kantina. Proiektua zabaltzen ari gara eta orain arte ardura horiek hartu dituzten langileek jarduera eta negozio bide berriak aktibatuko dituzte. Langile berriak ardura horiek bere gain hartzeko, orain arteko arduradunekin batera koordinatuko dira zereginak eta erabakiak.