Bigarren Hezkuntzarako pedagogía terapeutikoko irakaslea

Deskribapena

Arloa: Irakaskuntza / Prestakuntza

Eskaintzaren deskribapena:

Orereta Ikastolak Pedagogia Terapeutikoko irakaslea behar du; eskaintzen da % 60ko lanaldia, EAEko ikastolen lan-hitzarmenean jasotako soldatarekin. Hautatua 2027ko urtarrilaren 7an hasiko da lanean. 

Baldintzak

Ezinbestekoak:

  • Hezkuntza bereziko lizentziaduna edo aipamena duten graduak (adibidez, filosofia eta letretan, psikologian, pedagogian, filologian edo psikopedagogian lizentziatuak).
  • Behar berezietako 24 kreditu espediente akademikoan.
  • Irakasle izateko masterra edo baliokidea edukitzea.
  • Euskara C1 egiaztatua, gutxienez.
  • Langabezian egotea.

Baloratuko da:

  • Ikastolen Elkartean erabiltzen diren metodologien ezagupenak eta esperientzia izatea.
  • Ikastolen mugimenduarekiko atxikimendua izatea.

 

Laburpena

Lekua: Errenteria/orereta Gipuzkoa

Enpresa: Orereta Ikastola

Lan mota: Egonaldi baterako

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Lan-eskaintzan izena eman nahi baduzu, "gurekin lan egin" ataleko formularioa bete eta atxiki zure curriculuma bertan, azaroaren 25a baino lehen.