Orereta Ikastola: euskara eta literatura irakaslea + tutorea (DBH)

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

Orereta Ikastolak euskara eta literatura irakaslea (tutorea ere izango dena) behar du DBHn ordezkapen baterako. %95eko lanaldia eta Lan Hitzarmenaren araberako lansaria eskaintzen dira.

Hautatutako ordezkoa lanean berehala hastea aurreikusten da.

Datorren maiatzaren 18ra arteko epea dago curriculum-ak aurkezteko.

Baldintzak

Eskatzen da:

  • Legediak eskatzen duen titulazioa (Euskal ikasketak)
  • C1 mailako euskara ziurtagiria
  • Bigarren Hezkuntzan irakasle izateko Unibertsitate Masterra (edo baliokidea)

Baloratuko da:

Orereta Ikastolako ikasle ohia, gurasoa edota kooperatibako bazkidea izatea

Eskaintzen da:

  • %5eko lanaldia
  • Lan Hitzarmenaren araberako lansaria

Laburpena

Enpresa: Orereta Ikastola

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Orereta Ikastolak DBHrako behar duen euskara eta literaturako irakaslea (tutorea ere izango dena) lan-eskaintzan izena eman nahi baduzu, www.oreretaikastola.eus webgunean egin behar duzu, "gurekin lan egin" ataleko formularioa betez eta zure CVa bertan atxikiz. Maiatzaren 18a da horretarako azken eguna.