Ingurumen-begirale

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

  • Lanpostua: bisitarien harrera eta arreta, baita eskola talde eta gainontzeko taldeen dinamizazioa ere, programazioan jasotako ekintza eta esperientziak ingurumen hezkuntzaren bidez landuz.
  • Lanaldia: 0.
  • Ordutegia:
    • Neguan (azaroa–martxoa): 10:00–14:00 / 15:30–18:00
    • Udan (apirila–urria): 10:00–14:00 / 15:30–19:00

           Txandak hiru astero rotatzen dira, aste barruko eta asteburuetako lanaldiak txandakatuz.

  • Hasiera-data: 2025eko irailaren 13a (asteburuan).
  • Amaiera-data: 2025eko abenduaren 9a (luzatzeko aukerarekin).
  • Eginkizunak: 
  • Bisitariak aurrez aurre hartzea eta Euskadiko Ekoetxeen Sarean eskaintzen diren jarduera eta esperientziei buruzko informazio eta orientazio zehatza ematea.
  • Bezeroaren arreta eta erreserben kudeaketa, aurrez aurre nahiz lineako kanaletan.
  • Parte-hartzeari, gogobetetzeari eta ikaskuntzari buruzko datuen bilketa eta kudeaketa, ondorengo azterketarako.
  • Eskola talde eta bestelako taldeekin ingurumen hezkuntza landuz, programazioan jasotako ekintza eta esperientzien dinamizazioa egitea.
  • Ekoetxeko zaintza eta sarbide kontrola egitea.
  • Behar izanez gero, Euskadiko Ekoetxea Sareko beste postu batzuetan indarraldi puntualak egitea.

 

Baldintzak

  • Ingurumen-hezkuntzako eta kontroleko goi-mailako teknikaria edo antzekoa
  • Bezeroarentzako arreta, hezkuntza edo interpretazio zentroetan esperientzia izatea baloratuko da.
  • Komunikazio gaitasunak eta taldean lan egiteko jarrera.
  • Asteburuetan lan egiteko prestasuna.
  • Euskarar C1 maila.

 

Laburpena

Lekua: Irun Gipuzkoa

Enpresa: Ortzadar

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Interesa baduzu, bidali zure CVa sara.zabala@ortzadar.es helbidera eta zurekin harremanetan jarriko gara. Hautatuak ez diren pertsonekin, lan-poltsa bat sortuko da. 

Kontua dut

Eskaintzan izena emateko, zure sarbideak sar itzazu.

Izena eman nahi dut

Lansarean eskaintzen dituen abantai guztiak erabili ahal izateko, eskaintza honetan izena eman eta gero zure online cv-a betetzea gomendatzen dizugu, honekin enpresek zure profila ikusi eta zurekin kontaktuan jartzeko aukera eukiko dute.

Interesa baduzu, bidali zure CVa sara.zabala@ortzadar.es helbidera eta zurekin harremanetan jarriko gara. Hautatuak ez diren pertsonekin, lan-poltsa bat sortuko da. 

Aurkezpena eta zalantzak
Pdf, doc, docx eta odt dira baimendutako fitxategiak. Gehienez 2 MB-ko fitxategia.

Ortzadar

Data: 2025-Ira-11
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Oarsoaldea
Udalerria: Irun

Eskaintza noizarte:
2025-Urr-12

Enpresaren izena: Ortzadar

Izen emate 1
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa