IKASTOLA KIROLEKO KOORDINATZAILEA

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

Algortan kokatutako San Nikolas Ikastolak Kirol Koordinatzailea hautatzeko aukeraketa prozesua ireki du.
 
Lanpostuaren helburua ikastolako eskola kiroleko jardueren antolaketa eta koordinazio operatiboa egitea da, begirale taldearen lana koordinatuz eta jarduren garapen egokia bermatuz.
 
Eginkizun nagusiak:
 
 Ikastolako kiroleko jardueren urteko antolaketa operatiboa prestatzea eta koordinatzea.
 Kirol begiraleen lana koordinatu, lagundu eta gainbegiratzea.
 Taldeen, ordutegien eta instalazioen antolaketa egitea.
 Ikastola kirolaren antolakuntzarekin lotutako federazio, erakunde eta familiekin harremanak koordinatzea.
 Izen emateak, lizentziak eta kirol jardueraren administrazioa koordinatzea.
 Materialaren eta baliabideen kudeaketa egitea.
 Ikastola kiroleko jardueren antolaketa hobetzeko proposamenak egitea.

 

Baldintzak

Ezinbesteko baldintzak:
 
-Kirol arloko Goi Mailako Lanbide Heziketako titulazioa edo baliokidea (besteak beste, Gizarte eta Kirol Animazio eta Irakaskuntzako Goi Mailako Teknikaria (TSEAS), Egokitzapen Fisikoko Goi Mailako Teknikaria edo antzeko titulazioak)
-Euskara C1 edo baliokidea.
-Antolaketa eta lan autonomorako gaitasuna.
 
Bereziki baloratuko da:
 
-Eskola kirolaren antolaketan, koordinazioan edo kudeaketan izandako esperientzia.
-Begirale edo entrenatzaile taldeak koordinatu izana.
-Kirol federazioekin edo kirol erakundeekin lan egiteko esperientzia.
-Administrazio eta kudeaketa arloko ezagutzak.
-Kirol jardueren plangintza eta antolaketan esperientzia.
-Ikastolen mugimendua eta haren hezkuntza-proiektua ezagutzea.
-Euskara eta euskal kulturarekiko konpromisoa.
-Izaera proaktiboa, arduratsua, antolatua eta harremanetarako gaitasuna.
-Lidergorako gaitasuna, pertsonak koordinatzeko trebetasuna eta komunikazio-ahalmen ona.
 
Eskaintza:
 
-Gutxienez %60ko jarduna, Ikastolen Elkarteko lan hitzarmenaren baldintzen arabera.
-Hezkuntza proiektu sendo eta berritzailean parte hartzeko aukera.
-Kirol talde propio baten koordinazioaren ardura.
-Autonomia, garapen profesionala eta epe luzeko proiektu egonkorrean parte hartzeko aukera.

 

Laburpena

Lekua: Getxo Bizkaia

Enpresa: SAN NIKOLAS IKASTOLA

Lan mota: Jardunaldi laburra

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Interesatuta bazaude, bidali zure CV eta motibazio gutuna 2026ko uztailaren 6a baino lehen www.sanikolas.eus webgunearen bidez.

Kontua dut

Eskaintzan izena emateko, zure sarbideak sar itzazu.

Izena eman nahi dut

Lansarean eskaintzen dituen abantai guztiak erabili ahal izateko, eskaintza honetan izena eman eta gero zure online cv-a betetzea gomendatzen dizugu, honekin enpresek zure profila ikusi eta zurekin kontaktuan jartzeko aukera eukiko dute.

Interesatuta bazaude, bidali zure CV eta motibazio gutuna 2026ko uztailaren 6a baino lehen www.sanikolas.eus webgunearen bidez.

Aurkezpena eta zalantzak
Pdf, doc, docx eta odt dira baimendutako fitxategiak. Gehienez 2 MB-ko fitxategia.

SAN NIKOLAS IKASTOLA

Data: 2026-Uzt-01
Herrialdea: Bizkaia
Eskualdea: Uribe Kosta
Udalerria: Getxo

Eskaintza noizarte:
2026-Uzt-06

Enpresaren izena: SAN NIKOLAS IKASTOLA

Izen emate 1
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa