Arloa: Elikagaiak / Edariak / Nekazaritza / Arrantza
Eskaintzaren deskribapena:
Debagoiena eskualdean elkarlanean elikadura burujabetza helburu duen proiektu bat garatzen dihardugu hainbat erakundek. Elikadura burujabetzara bidean, ekoizpenetik kontsumora tokiko elikadura sistema eraikitzeko jauzi bat egiteko urratsak eman eta oinarri konpartitu bat sortzen gabiltza. Zentzu horretan, agroekologiaren oinarriak landuko dituen ekintzailetza kolektibo eta kooperatiboa sustatzeko gune bat jarri nahi dugu martxan Oñatin.
Bertan barazki eta frutak ekoiztetik haratago etorkizuneko ekoizpen agroekologiko kolektibo berrien erreferentziazko gune, eskola eta bidelagun izango da, nekazari berrien formazio eta instalazio prozesua bideratuz eta instalazio berriak martxan jartzeko orduan babestuz. Oñatin kokatutako ekoizpen hau Tokixanen ekoizpenaren ildoari lotuta egongo den tresna bat izango da eta bere kideak Tokixanen estrategiari egingo diote ekarpena.
Egitekoak
Honako hauek baloratuko dira
Lekua: Oñati Gipuzkoa
Enpresa: Tokixan
Lan mota:
Jardunaldi osoa
Soldata:
Izaera kooperatiboa izango duen proiektu honen parte izan nahi baduzu edota informazio gehiago eskuratzeko idatzi honako helbide honetara: tokixan@tokixan.eus
Izaera kooperatiboa izango duen proiektu honen parte izan nahi baduzu edota informazio gehiago eskuratzeko idatzi honako helbide honetara: tokixan@tokixan.eus