ATARIAk denda eta komertzioekin harremanak kudeatzeko teknikaria behar du

Deskribapena

Arloa: Komertziala / Teknikari komertziala

Eskaintzaren deskribapena:

Denda eta komertzio txikiekin harreman zuzena izateko, harpidetza berriak sustatzeko eta elkarlan berriak bultzatzeko pertsona bat behar du azaroa eta abendua bitartean, tokiko komunitatea eta merkataritza-sarea zabaltzen laguntzeko.

Zeregin nagusiak:

  • Denda eta komertzioekin harremana kudeatzea: Bisitak egin, ATARIAren egitasmoak aurkeztu eta lankidetza aukerak bultzatu.

  • Harpidetza eta sustapen kanpainak: Komertzioen artean harpidetza berriak lortzeko eta sustapen-ekimenak martxan jartzeko estrategiak diseinatzea eta kudeatzea (aurrez aurre, telefonoz, postaz zein sare sozialetan).

  • Elkarlan berriak bideratzea: Tokiko merkataritzarekin lotutako sustapen-ekintzak dinamizatzea.

 

Baldintzak

  • Euskara maila altua: Ahoz zein idatziz trebezia osoa.

  • Merkataritza eta komunikazio gaitasuna: Komertzio eta denda arloan zein merkataritza-harremanetan esperientzia edo gaitasuna.

  • Pertsonarteko trebetasunak: Jendearekin hitz egiteko erraztasuna, hurbiltasuna eta komunikaziorako gaitasun ona.

  • Eskualdearen eta tokiko saltokien ezagutza.

  • Mugikortasuna: B gidabaimena eta ibilgailu propioa izatea komeni da.

 

Laburpena

Lekua: Tolosa Gipuzkoa

Enpresa: Tolosaldeko Ataria

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Bidali zure curriculuma eta aurkezpen-gutun labur bat tkt@ataria.eus helbidera.

Kontua dut

Eskaintzan izena emateko, zure sarbideak sar itzazu.

Izena eman nahi dut

Lansarean eskaintzen dituen abantai guztiak erabili ahal izateko, eskaintza honetan izena eman eta gero zure online cv-a betetzea gomendatzen dizugu, honekin enpresek zure profila ikusi eta zurekin kontaktuan jartzeko aukera eukiko dute.

Bidali zure curriculuma eta aurkezpen-gutun labur bat tkt@ataria.eus helbidera.

Aurkezpena eta zalantzak
Pdf, doc, docx eta odt dira baimendutako fitxategiak. Gehienez 2 MB-ko fitxategia.

Tolosaldeko Ataria

Data: 2026-Urr-26
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Tolosaldea
Udalerria: Tolosa

Eskaintza noizarte:
2026-Aza-02

Enpresaren izena: Tolosaldeko Ataria

Ez dago hautagairik
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa