Euskaraldiaren Arabako sustatzailea

Deskribapena

Arloa: Euskalgintza / Euskal Kultura

Eskaintzaren deskribapena:

Jardun osoko lanpostu bat eskaintzen da Topagunearen Durangoko egoitzan, Euskaraldiko sustapen lanetarako, ekainaren 15etik abenduaren 31ra bitarte.

Bete beharreko funtzioak:

1.- Arabako sustapen lan orokorra egitea:

  • Arabako Euskaraldiko lurralde batzordea koordinatzea
  • Tokiko batzordeekin lotura lanak egitea eta laguntza ematea
  • Entitateekin sustapen lana egitea

2.- Euskaraldiko koordinazio orokorreko sustapen lana egitea:

  • Euskaraldiko prestakuntzaren diseinua eta antolaketa
  • Ekitaldien produkzio lanak egitea

     

Baldintzak

Lanpostuaren arabera baloratuko da:

  • Arabarra izatea edo Araba ondo ezagutzea
  • Partaidetza prozesuetan eskarmentua izatea
  • Ekitaldien antolakuntzan eskarmentua izatea
  • Prestakuntza alorrean eskarmentua izatea
  • Harreman pertsonaletarako eta komunikaziorako gaitasuna izatea
  • Kudeaketarako gaitasuna izatea
  • Euskara ahoz nahiz idatziz ondo menperatzea
  • Euskaltzaleen mugimendua eta Euskaraldia ezagutzea
  • Soziolinguistikari buruzko oinarrizko ezagutzak izatea
  • Talde lanerako gaitasuna izatea
  • Pertsona dinamikoa eta autonomoa izatea
  • Erabakiak hartzeko gaitasuna izatea
  • Ofimatika programak erabiltzeko trebetasuna izatea
  • Gidatzeko karneta eta autoa izatea

 

Laburpena

Enpresa: Euskaltzaleen Topagunea

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Curriculumak aurkezteko azken eguna ekainaren 9a izango da.

Curriculumak Lansarean atariaren bidez ez ezik, honako posta elektronikora ere bidali ahalko dira:

mikel@topagunea.eus