Arloa: Ostalaritza / Turismoa
Eskaintzaren deskribapena:
Bertatik enpresak harakina behar du Hernaniko lantokirako. Lanpostua lanaldi osokoa izango da eta kontratua mugagabea.
Hautatutako pertsonak haragi-generoaren eskaerak kudeatuko ditu, haragiaren despiezea eta loteen prestaketa egingo ditu, ekoizpen-orriak programa informatikoan erregistratuko ditu, produktuen etiketatzea eta ontziratzea egingo ditu, eta kamerak nahiz lan-eremua garbi mantenduko ditu.
Era berean, lanpostuan akonpainamendu sozio-laboraleko jarraipenean eta prestakuntzan parte hartuko du.
Beharrezkoa da behi- eta oilasko-haragiaren despiezean esperientzia izatea, baita trazabilitate-programak erabiltzen esperientzia izatea ere.
Antolaketa-gaitasuna, autonomia eta talde-lanean aritzeko jarrera baloratuko dira. Hernanin lan egiteko prestasuna eskatzen da.
Baloratuko da euskara jakitea, harategian, obradorrean edo haragi-sektorean aurretiko esperientzia izatea, eta akonpainamendu sozio-laboraleko prozesuetan laguntzeko gaitasuna izatea.
Lekua: Hernani Gipuzkoa
Enpresa: ZABALDUZ KOOP ELKARTEA
Lan mota:
Jardunaldi osoa
Soldata:
20.000-25.000
Prozesuan parte hartzeko CVa landerarriola@bertatikelikatuz.eus helbidera bidali behar da.