INTEGRATZAILE SOZIALA ZABALDUZ KOOP ELKARTEAN

Deskribapena

Arloa: Haur zaintzaileak / Adinekoen zaintzaileak / Etxeko lanak

Eskaintzaren deskribapena:

Lan postua: Integratzaile Soziala Zabalduzeko lan poltsan parte hartzeko.

Maila: Gipuzkoako Esku-hartze Sozialaren Hitzarmenaren arabera III taldean kokatua

Lanaldi mota: lanaldi osoa

Inkorporazioa: Beharren arabera.

Lanpostua betetzeak eginkizun nagusi hauek dakartza:

  • Erreferentziazko figura izatea haurrentzat, nerabeentzat eta haien familientzat, bai eta esku-hartzean inplikatutako profesionalentzat ere, giza tratu ona eta tratu profesionala bermatuz, haien premiei erantzutea eta jasandako kaltea konpontzea ahalbidetzeko.
  • Haur, nerabe eta haien familiekiko hezkuntza-esku-hartzean parte hartzea, Gipuzkoako Foru Aldundiaren kalitate-estandarren eta printzipio metodologikoen arabera.
  • Haur eta nerabeei zuzeneko arreta, zaintza, orientazioa eta laguntza ematea, haur eta nerabeen eskubideak errespetatzen direla eta haurrak eta nerabeak babesteari buruzko lege-araudia betetzen dela ziurtatuz.
  • Tutoretza-ekintza osatzea, haren eta Kasu Planaren arteko koherentzia bermatuz eta gizarteratzeko jarduerak sustatuz.
  • Adingabeen gizarteratzea sustatzea, ingurune komunitarioan aktiboki parte hartuz.
  • Hezkuntza-eredu gisa jardutea jarduera guztietan, bizitegi-testuinguruari dagozkion eguneroko bizitzako zereginak bere gain hartuta, familia baten ahal den guztian giro abegitsua, erosoa, beroa eta antzekoa sortzera bideratuta.
  • Talde-giroa sustatzea eta horretan parte hartzea, lankideei ekimena, sormena eta laguntza emanez.
  • Hezkuntza-taldearen koordinazioan parte hartzea.

Baldintzak

Lanpostuaren betekizunak:

  • Gizarteratzeko goi-mailako titulazio espezifikoa, gutxienez urtebetez haur eta nerabeekin esku hartzeko gaitasuna eta esperientzia izatea eskatzen duena.
  • 6 hilabete baino gehiagoko esperientzia larrialdiko programan.
  • Komunikatzeko gaitasuna eta gizarte-trebetasunak.
  • Talde-lanerako eta barne-koordinaziorako trebetasunak.
  • Norberaren lana autonomiaz planifikatzeko eta kudeatzeko gaitasuna.
  • Gatazkei modu positiboan aurre egiteko trebetasunak.
  • Gidabaimena.

 

Baloratu daitezkeen alderdiak:

  • Euskararen ezagutza eta titulazioa, B2-C1 mailak hobekien.
  • Arabiera jakitea.
  • 6 hilabete baino gehiagoko esperientzia babesgabetasun-egoeran dauden adingabeen esku hartze zuzeneko programetan
  • Eremua eta eskura dituen baliabideen sarea ezagutzea.
  • Zerbitzua, lan egiteko erabiltzen diren baliabideak eta bezeroa ezagutzea.
  • Esperientzia Gizarte Zerbitzuen eremuan, mendekotasun arloan edo zaintzaileei laguntzen.
  • Honako hauek baloratuko dira: jarrera positiboa, taldean lan egiteko gaitasuna, zerbitzuan eta kooperatiban erronka berriak onartzeko motibazioa eta gaitasuna, eta ezarritako esku-hartze ereduarekiko eta kooperatibaren proiektuarekiko atxikimendua.

Laburpena

Lekua: Gipuzkoa

Enpresa: ZABALDUZ KOOP ELKARTEA

Lan mota: Egonaldi baterako

Soldata: 20.000-25.000

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Covidaren ondorioz sortutako lan ustekabeak kubritzeko lan poltsa eguneratu bat izatea gustatuko litzaiguke.

Hautagaitzak jasotzeko epea 2021eko urtarrilaren 15ean bukatzen da.

Prozesuan parte hartzeko CVa bidali beharko da miaalenlaparra@zabalduz.com helbidera.

Interesa izatekotan, oso garrantzitsua da emailaren gaian zuen izena eta “Lan Poltsa” adieraztea.


 

ZABALDUZ KOOP ELKARTEA

Data: 2022-Urt-05
Herrialdea: Gipuzkoa

Eskaintza noizarte:
2022-Urt-15

Enpresaren izena: ZABALDUZ KOOP ELKARTEA

Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa