AHOLKULARI FISKALA

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

Zenbaki S.koop.-en, Debagoienean kokaturiko aholkulari eta abokatuen bulegoa, aholkulari fiskal
baten bila gabiltza, gure bezeroen kontabilitate- eta zerga-aholkularitzako zerbitzuak ematen
espezializatuta dagoen taldean parte hartzeko.
 
Pertsona konprometitu eta proaktibo baten bila gabiltza, fiskalitatean, bezeroarekiko tratuan eta
talde-lanean interesa duena.
 
Beraz, aholkularitza fiskal arloan lan egin nahi baduzu eta Enpresen Administrazio eta
Zuzendaritzako Gradua edo Zuzenbide Ekonomikoko Gradua baduzu, hau da zure aukera.
Eskaintzen den lanpostu honetan euskaraz moldatzen jakitea beharrezkoa da eta esperientzia
positiboki balioetsiko da.
 
Lanpostuaren funtzioak honako hauek izango dira:
  •  Estatuko zein nazioarteko enpresa autonomo eta partikularrei aholkularitza fiskalorokorra ematea.
  • Compliance zerbitzuak, besteak beste, BEZaren, sozietateen, errentaren eta abarren aitorpenak egitea eta aurkeztea, eta kontabilitate-taldeari laguntzea.
  • Zergak ikuskatzeko eta egiaztatzeko prozeduretan parte hartzea.

Baldintzak

Zer eskaintzen dugu?
 Etengabeko prestakuntza.
 Ingurunea eta filosofia kooperatibista.
 Lan-giro gaztea, oso kolaboratiboa, belaunaldi-aldaketa, eta enpresa eta negozio
mailako proiektu estrategiko berriei aurre egiteko gogoa duten profesionalen taldea.
 Lanaldi osoko ordutegi malgua eta ostiral arratsaldeetan jai.
 Berehala lanean hastea.
 Soldata, hautagaiak emandako prestakuntzaren eta esperientziaren arabera.
 
 

Laburpena

Lekua: Aretxabaleta Gipuzkoa

Enpresa: ZENBAKI AHOLKULARIAK ABOKATUAK

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Profilean sartzen zarela uste baduzu eta aukera honetan interesatuta bazaude, ez izan
zalantzarik eta bidali zure CVa lanpostua@zenbaki.eus  -era elkar ezagutzeko.

Kontua dut

Eskaintzan izena emateko, zure sarbideak sar itzazu.

Izena eman nahi dut

Lansarean eskaintzen dituen abantai guztiak erabili ahal izateko, eskaintza honetan izena eman eta gero zure online cv-a betetzea gomendatzen dizugu, honekin enpresek zure profila ikusi eta zurekin kontaktuan jartzeko aukera eukiko dute.

Profilean sartzen zarela uste baduzu eta aukera honetan interesatuta bazaude, ez izan
zalantzarik eta bidali zure CVa lanpostua@zenbaki.eus  -era elkar ezagutzeko.

Aurkezpena eta zalantzak
Pdf, doc, docx eta odt dira baimendutako fitxategiak. Gehienez 2 MB-ko fitxategia.

ZENBAKI AHOLKULARIAK ABOKATUAK

Data: 2026-Ira-10
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Debagoiena
Udalerria: Aretxabaleta

Eskaintza noizarte:
2026-Aza-30

Enpresaren izena: ZENBAKI AHOLKULARIAK ABOKATUAK

Ez dago hautagairik
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa