Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak
Eskaintzaren deskribapena:
Eskaintzaren deskribapena:
Lazarraga Kultur Elkartea 2013. urtean jaio zen irabazi-asmorik gabeko kultur elkartea da, eta bere xede nagusia kulturaren bitartez Arabako eta bereziki Gasteizko euskararen normalizazioan eragitea da.
Egun, Izaskun Arrue kulturgune berriaren kudeaketaz arduratzen da elkartea. Administrazio eta kudeaketa esparruko arduraduna izateko lan deialdia ireki da.
Lanpostuaren eginbeharrak:
-
Lanpostuari propio lotuta daudenak:
-
Erakundearen arlo ekonomikoaren kudeaketa: aurrekontuak prestatzea eta haren jarraipena egitea, desbiratzeak aztertzea, ordainketak burutzea, hitzarmenen zuriketak egitea, fakturazio eta kontabilitate lanak gauzatzea
-
Alor administratiboa: mota guztietako dokumentuak prestatzea, artxibatzea eta berrikustea, besteak beste, hitzarmenak, kontratuak eta lehiaketak
-
Finantzazio iturri osagarriak bilatzea eta lortzea: dirulaguntzak, mezenasgoa, babesletza, bestelako deialdiak…
-
Barne kudeaketa:
-
Giza baliabideak: ordutegien gainbegiraketa, LAP, plangintza…
-
Behar materialak: erosketa- eta salmenta- kudeaketak egitea
-
Bulegoko prozedurak egunean izatea
-
Kulturguneko beharrak aurreikustea eta planifikatzea
-
Hornitzaileekin harremana
-
Ostalaritza zerbitzuaren gainbegiraketa eta koordinazioa
-
Indarrean dagoen ebaluazio sistema gidatzea eta horri jarraipena egitea, lan-prozesuak eta langileen jarduna ebaluatzeko eta hobetzeko
-
Erakunde publikoekin eta eragile pribatuekin harremana izatea
-
DBLO-aren etengabeko eguneraketa lanak egitea
-
Lantaldeko beste lan-esparruetako bi arduradunekin batera lantaldea koordinatzea
-
Erakundearen planifikazio orokorrean parte-hartzea
-
Erakundearen eguneroko beharretan laguntza ematea.
Lan-baldintzak:
-
Kontratu mota: eszedentzia bat ordezkatzeko aldi baterako kontratua. Ondoren jarraitzeko aukera egon daiteke.
-
Lanaldia: osoa (37,5 ordu astero)
-
Soldata: 34.000 € – 37.000 € gordin urtean
-
Lan lekua: Izaskun Arrue Kultugunea