Aniztasun teknikaria

Deskribapena

Arloa: Euskalgintza / Euskal Kultura

Eskaintzaren deskribapena:

Hizkuntza aniztasunaren eta euskararen arteko zubi lana egiten duten egitasmoen kudeaketa.

Parte-hartze dinamiketan erraztaile lanak egin.

Eginkizun zehatzak

  • Sentsibilizazio ekimenak (hitzaldiak, tailerrak…) landu eta gauzatu.
  • Hizkuntza harrera egitasmoak  kudeatzea eta hedatzea.
  • Prozesu parte-hartzaileak erraztea.
  • Egitasmo berritzaileak sortu eta martxan jartzea.

Eskaintzen da

Jardun osorako lanpostua Andoain edo Ermuko Tauparen egoitzan – Telelana egiteko aukera izango da.

 

Baldintzak

Eskatzen da

  • Arrazakeriaren aurkako formazioa edo/eta gaiaren inguruko esperientzia profesional edo pertsonala izatea.
  • Erraztaile formazioa izatea.
  • Pertsona dinamikoa eta autonomoa izatea.
  • Talde-lanean jarduteko gaitasuna.
  • Harremanetarako trebetasuna.
  • Euskara ondo menperatzea (C1).
  • Soziolinguistikari buruzko ezagutza.
  • Gidabaimena eta autoa.

Baloratuko da

  • Ofimatika programak eta teknologia berriak erabiltzeko trebetasuna.
  • Jendaurrean jarduteko gaitasuna izatea.
  • Euskalgintzaren ezagutza.
  • Taupako kidea izatea.
  • Euskara egiaztagiria (C2).
  • Beste hizkuntzen ezagutza.

 

Laburpena

Enpresa: Taupa Euskaltzaleen Mugimendua

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Curriculumak eta motibazio gutuna aurkeztu beharko dira eta posta elektronikoz bidali honako helbidera uztailak 21 aurretik (postaren gaian "Aniztasun teknikaria" adierazi)lanpoltsa@taupamugimendua.eus


 

Taupa Euskaltzaleen Mugimendua

Data: 2025-Uzt-02

Eskaintza noizarte:
2025-Uzt-21

Enpresaren izena: Taupa Euskaltzaleen Mugimendua

Ez dago hautagairik