ARGAZKILARIA - EuskarAbentura Espedizioa 2026!

Deskribapena

Arloa: Elkarteak / Aisialdia

Eskaintzaren deskribapena:

EuskarAbentura Espedizioa, Uztailaren 1etik 31ra, Euskal Herri osoko 15-17 urteko 127 gazterekin Euskal Herria oinez eta euskaraz zeharkatzen duen espedizio gaztea da.

ESKAINTZA:

Kontratua: 2026ko uztailaren 1etik 31ra.

Soldata: 1.500e gordin.

Baldintzak

ZEREGINAK:

Espedizioko argazkiak egin

Ateratako irudien edizioa eta plangintza: egun bakoitzean zer, noiz, norekin...

Espedizioko komunikazio arduradunarekin koordinazioa irudiei aterabide egokia emateko

 

Parte-hartzaile guztiekin batera espedizioa burutu

EZINBESTEKO BALDINTZAK:

Euskaraz jariotasunez hitz egitea

Euskararen erabileran arduraz eragiteko gogoa

Komunikazioaren arloko ikasketak izatea

 

Ekainaren 5-7ko asteburua libre egotea, espedizioan parte hartuko dugun langile eta antolatzaileen topaketa egingo da

BALORATUKO DA:

Gidabaimena izatea, B1

Mendizaletasuna

Gazteekin antolatutako ekintzetan, udalekuetan eta antzeko aisialdi ekimenetan eskarmentua izatea

Laburpena

Enpresa: EuskarAbentura

Lan mota: Egonaldi baterako

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Hautagaitza bidaltzeko, www.euskarabentura.eus-eko PARTE HARTU ataleko GUREKIN LAN EGIN atalean dagoen galdetegia bete behar da: https://euskarabentura.eus/eu/parte-hartu/gurekin-lan-egin/
 
Galdetegian, datuak betetzeaz gain, CVa eta motibazio gutun edo aurkezpen bideo bat erantsi behar dira.
 
Harremanetarako: info@euskarabentura.eus

EuskarAbentura

Data: 2026-Ots-11
Herrialdea: Bizkaia,Nafarroa,Araba,Gipuzkoa,Nafarroa Behera,Zuberoa,Lapurdi

Eskaintza noizarte:
2026-Ots-22

Enpresaren izena: EuskarAbentura

Ez dago hautagairik