Arloa: Komertziala / Teknikari komertziala
Eskaintzaren deskribapena:
Denda eta komertzio txikiekin harreman zuzena izateko, harpidetza berriak sustatzeko eta elkarlan berriak bultzatzeko pertsona bat behar du azaroa eta abendua bitartean, tokiko komunitatea eta merkataritza-sarea zabaltzen laguntzeko.
Denda eta komertzioekin harremana kudeatzea: Bisitak egin, ATARIAren egitasmoak aurkeztu eta lankidetza aukerak bultzatu.
Harpidetza eta sustapen kanpainak: Komertzioen artean harpidetza berriak lortzeko eta sustapen-ekimenak martxan jartzeko estrategiak diseinatzea eta kudeatzea (aurrez aurre, telefonoz, postaz zein sare sozialetan).
Elkarlan berriak bideratzea: Tokiko merkataritzarekin lotutako sustapen-ekintzak dinamizatzea.
Euskara maila altua: Ahoz zein idatziz trebezia osoa.
Merkataritza eta komunikazio gaitasuna: Komertzio eta denda arloan zein merkataritza-harremanetan esperientzia edo gaitasuna.
Pertsonarteko trebetasunak: Jendearekin hitz egiteko erraztasuna, hurbiltasuna eta komunikaziorako gaitasun ona.
Eskualdearen eta tokiko saltokien ezagutza.
Mugikortasuna: B gidabaimena eta ibilgailu propioa izatea komeni da.
Lekua: Tolosa Gipuzkoa
Enpresa: Tolosaldeko Ataria
Soldata:
Zehaztu gabe
Bidali zure curriculuma eta aurkezpen-gutun labur bat tkt@ataria.eus helbidera.
Bidali zure curriculuma eta aurkezpen-gutun labur bat tkt@ataria.eus helbidera.