Bai Euskarari Elkarteak kontratazio berria egin behar du

Deskribapena

Arloa: Euskalgintza / Euskal Kultura

Eskaintzaren deskribapena:

Bai Euskarari Elkarteak bere proiektuak garatzeko kontratazioa egin behar du. Bai Euskarari Ziurtagiriaren kudeaketan eta sustapen lanean eta, era berean, Elkartearen gainerako proiektuetan ere parte hartuko du (informazioa osatzeko: https://baieuskarari.eus/eu/proiektuak).

Bai Euskarari Elkartearen xedea honakoa da: ”Lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragitea”.

  • Bai Euskarari Elkartean espazio berriak esploratzea gustatzen zaigu, euskararentzat bide berriak irekitzen dituela sinesten dugulako. 
  • Konexioak bultzatzen ditugu eragileen artean, enpresa eta profesionalen interesekoak diren gaiak euskaraz eskainiz. 
  • Euskaraz eroso aritzeko espazio, proiektu eta tresnak eskaintzen ditugu lan mundua osatzen duten aktore guztiei zuzenduta.

Info +: www.baieuskarari.eus

 

Baldintzak

Hauek dira kontuan hartuko diren ezaugarriak:

  • Curriculuma eta erreferentziak.
  • Lizentziatua edo graduatua izatea.
  • Hizkuntza plangintzan eta kudeaketan esperientzia izatea. Eskarmentua izatea antzeko lanetan.
  • Talde lanean aritzeko gaitasuna.
  • Lana antolatzeko gaitasuna, izaera planifikatua eta dinamikoa.
  • Komunikazio gaitasunak, taldeak dinamizatzeko gaitasunak eta antzekoak.
  • Harreman-sareak sortzeko eta kudeatzeko gaitasuna.
  • Komunikazio eta kudeaketa tresnak ezagutzea eta erabiltzen jakitea.
  • Hizkuntzak ezagutzea.
  • Gida baimena eta autoa behar dira.

Lan baldintzak:

  • Lan kontratua, jardun osoan.
  • Lantokia: Andoain edo Gasteiz; telelanean aritzeko aukera.
  • Lanean hastea urtarrilean izango da.
  • Hasi aurretik, formazioa eskainiko da.

 

 

Laburpena

Enpresa: Bai Euskarari Elkartea

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Hautaketa prozesua www.lansarean.eus lan-atariaren bitartez bideratuko da. Curriculuma eta erreferentziak Lansarean lan-atarira bertara igo beharko dira, 2025eko abenduaren 8aren aurretik.

Probetara aurkezteko aukeratutakoekin bakarrik jarriko gara harremanetan. Lan-poltsa osatuko da.