Bai Euskarari Elkarteak zuzendaria behar du

Deskribapena

Arloa: Zuzendaritza / Gerentzia / Giza Baliabideak

Eskaintzaren deskribapena:

Bai Euskarari Elkartearen xedea honakoa da: ”Lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragitea”. Bai Euskarari Elkartean espazio berriak esploratzea gustatzen zaigu, euskararentzat bide berriak irekitzen dituela sinesten dugulako. Konexioak bultzatzen ditugu eragileen artean, enpresa eta profesionalen interesekoak diren gaiak euskaraz eskainiz. Euskaraz eroso aritzeko espazio, proiektu eta tresnak eskaintzen ditugu lan mundua osatzen duten aktore guztiei zuzenduta. Hori dena guretzat garrantzi handikoak diren balioak aintzat hartuta: gertutasuna, elkarlana, ausardia eta eraginkortasuna. 
 
 
Lanpostuaren eginkizunak:
  • Elkartea eta lantaldea kudeatzea. Proiektuak zuzentzea, jarraipena egitea eta ebaluatzea.
  • Ikuspegia eta helburu estrategikoak definitzea eta garatzea. 
  • Lankidetza hitzarmenak eta bestelako harremanak aztertzea eta bideratzea, administrazioarekin, enpresekin, euskalgintzarekin eta bestelako erakundeekin.
  • Antolaketa eta funtzionamendu proposamenak egitea eta inplementatzea. 
  • Alor ekonomikoa eta administratiboa zuzentzea. Finantzazio iturriak bermatzen laguntzea.
 
Lan baldintzak:
  • Lan kontratua, jardun osoan.
  • Lantokia: Andoain edo-eta Gasteiz. Telelanean aritzeko aukera.
  • Kontratuak 6 hilabeteko probaldia izango du. 
  • Lanean hastea berehalakoa izango da.
 

Baldintzak

Hauek dira kontuan hartuko diren ezaugarriak:
  • Harremanetarako eta koordinaziorako gaitasuna. 
  • Pertsonen eta proiektuen kudeaketarako gaitasuna. Lana antolatzeko gaitasuna, izaera planifikatua eta dinamikoa.
  • Hizkuntzen ezagutza, bereziki gaztelania eta frantsesa. 
  • Hizkuntza plangintzan eta kudeaketan esperientzia izatea. Eskarmentua izatea antzeko lanetan.
  • Talde lanean aritzeko gaitasuna.
  • Komunikazio gaitasunak, taldeak dinamizatzeko gaitasunak eta antzekoak.
  • Harreman-sareak sortzeko eta kudeatzeko gaitasuna.
  • Komunikazio eta kudeaketa tresnak ezagutzea eta erabiltzen jakitea. 
  • Teknologia berriekin eskarmentua izatea.
  • Curriculuma eta erreferentziak.
  • Lizentziatua edo graduatua izatea.
  • Gida baimena eta autoa behar dira.

Laburpena

Lekua: Andoain Gipuzkoa

Enpresa: Bai Euskarari Elkartea

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Hautaketa prozesua www.lansarean.eus lan-atariaren bitartez bideratuko da. Curriculuma eta erreferentziak Lansarean lan-atarira bertara igo beharko dira, 2023ko urriaren 22aren aurretik.
 
Bai Euskarari Elkarteko zuzendaritza probetara aurkezteko aukeratutakoekin bakarrik jarriko da harremanetan.

Bai Euskarari Elkartea

Data: 2023-Urr-10
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Tolosaldea
Udalerria: Andoain

Eskaintza noizarte:
2023-Urr-30

Enpresaren izena: Bai Euskarari Elkartea

Ez dago hautagairik