Bidai-agente bila Feel My Wayn

Deskribapena

Arloa: Ostalaritza / Turismoa

Eskaintzaren deskribapena:

Feel My Way Kooperatiba 14-18 urte bitarteko gazteentzat ikasketa bidaiak eta atzerrian (Irlanda eta EEUU) inglesa ikasteko esperientziak antolatzen dituen bidai agentzia gazte bat da. 
 
Oraingoz zazpi pertsona gara agentzian eta pertsona berri baten bila gabiltza gurekin lanean hasteko. 

 

Bidai aurrekontuen/proposamenen sorreran, hauen antolakuntzan eta kudeaketaren arloan esperientzia duen pertsona gazte baten bila gabiltza. Ikas bidaien salmentan eta kudeaketan lidergotza izango duen pertsona baten bila. Esperientzia beharrezkoa izango da lan karga handia dagoen momentu batean sartuko delako taldean, eta ahalik eta independenteena izan beharko du.
 
Pertsonen izaera edo lanerako gogoa ere kontuan hartuko dira. Feel My Way Kooperatiban garrantzitsua baita gauza berriak egiteko gogoak izatea, behar denean taldeari laguntzeko prestutasuna adieraztea eta taldeari garrantzia ematen dion pertsona bat izatea. 

 

Baldintzak

- Euskara erabat menperatzen duen pertsona izan behar da, eta gaztelaniaz eta ingelesez ere moldatzen dena.
Digitalki pertsona trebea dena (calendar, gmail, drive, excellak…).
- Positiboa, jatorra eta herrikoia.
- Gauza berriak esperimentatzeko eta ikasteko gogoa duena.
Lidergotza: Bere kargu dauden bidaien lidergotza eramateko gai dena: lehentasunak zehazten, laguntza eskatzen, zailtasunak identifikatzen, ikaskuntzak ateratzen…

BALDINTZAK

Kooperatiba gazte bat gara. Geure enpresa sortu genuen gazte-gaztetatik eta enpresa flexible baina malgua gara, gure proiektu propioa delako eta egiten dugun horretan sinesten dugulako. Ondorioz, ikasi eta erakusteko eta poliki-poliki gure taldea handituz joateko gogoz gaude!!
Soldata: 1.500€ neto hilabetero, 14 pagatan - 12 hilabeteko lan kontratua, hasiera batean, helburua taldea handitzen joatea da, eta luzera begira pertsona honekin kontatzen jarraitzea.
Oporrak: Abuztu osoa jai + jai egun ofizialak + 10 egun, nahi denean hartzeko.
Gazte giroa lanerako, taldeko ekintza ezberdinak urtean zehar:  pintxopote egunak, urtearen irekiera eta itxiera ekintzak …
- Taldean pertsona berria izanik, bakarrik utziko ez dugun pertsona izango da. Independentea izan beharko da, eta bere lidergotzaren menpe geratuko da ikas bidaien kudeaketa, baina laguntza eskatzen duenean taldea hor izango du. 
Malgutasuna lan egun eta ordutegiekin: Ordutegi komuna 10:00 - 16:30 astelehen ostegun, 10:00-15:000 ostiraletan, malgutasuna zerbait berezia suertatu bada… gainontzeko orduak bakoitzak bere kasa erabaki dezake noiz egin.
- Lanaren ondorioz egin beharreko bisita, bidai edo ibilbideetarako gasolina edo garraio publikoaren kostea aparte ordaintzen da.
- Zestoan ofizina eta lana egiteko material guztia (ordenagailua, boligrafoak..).
Telelana: Astearteetan eta ostiraletan telelana egiten da.
 

Laburpena

Lekua: Zestoa Gipuzkoa

Enpresa: Feel My Way

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: 25.000-30.000

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Lan eskaintzan interesa baduzu, bidali zure kurrikuluma eta zurekin harremanetan jarriko gara!

Feel My Way

Data: 2024-Api-08
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Urola Kosta
Udalerria: Zestoa

Eskaintza noizarte:
2024-Api-27

Enpresaren izena: Feel My Way

Ez dago hautagairik