Arloa: Irakaskuntza / Prestakuntza
Eskaintzaren deskribapena:
Andramari Zornotzako Ikastolak 2026-27 ikasturtean DBHko zientzietako irakasle modura aritzeko pertsona bat behar du, ikasturte osorako.
Eskaintzen da:
* Irailaren 1etik ekainaren 30era kontratua.
* Ikasturtea %55 inguruko lanaldiarekin hasi eta hilabete batzuetan lanaldia osatzeko aukera izango da.
* Baldintzak Ikastoletako Lan Hitzarmenean jasota dagoen DBH-ko irakasleari dagozkionak izango dira.
* Zientzietako jakintzagaiak emateko dagokion titulazioa.
* CAP/Irakasle prestakuntza masterra.
* Euskarako C1 ziurtagiria edo baliokidea.
* EKI proiektua ezagutzea.
* Hezkuntza emozionalean ezagutzak izatea.
* Ikaskuntza kooperatiboaren ezagutza izatea.
* Antzeko lanetan eskarmentua izatea.
Lekua: Zornotza Bizkaia
Enpresa: Andramari Zornotzako ikastola
Soldata:
Interesatuek bidali CVa zornotza@ikastola.eus helbidera, erreferentzian DBH ZIENTZIAK jarriz. Epea uztailaren 2an, ostegunean, amaituko da.
Elkarrizketarako hautatuei bakarrik deituko zaie.