Elkartearen koordinazio eta zuzendaritza

Deskribapena

Arloa: Euskalgintza / Euskal Kultura

Eskaintzaren deskribapena:

Uhagon kulturgunea koordinazio eta zuzendaritzarako langile baten bila dabil, elkartearen jarduera nagusiak kudeatu eta bi lan-ildo espezializatuak koordinatzeko (kultura-programazioa eta ostalaritza/taberna).

Lanpostuaren Eginkizun Nagusiak
 
Langile berriak izango dituen ardura nagusiek Uhagonen jarduera orokorra bermatzea eta bi arlo nagusien arteko kohesioa sustatzea izango dute helburu:
 
Koordinazio eta Zuzendaritza Orokorra:
  • Kultura eta Ostalaritza Lerroen Zuzendaritza: Kultura-programazioa garatzen duen langilearen eta taberna kudeatzen duen taldearen koordinazioa, gainbegiratzea eta zuzendaritza.
  • Uhagon Kultur elkarteko jarduera nagusien koordinazioa eta zuzendaritza orokorra.
  • Plangintza: Urteko plana eta aurrekontua prestatzea.
  • Antolaketa: Langileen eta baliabideen koordinazioa, bi arloak bateratuz.
  • Zuzendaritza: Langileen eta Zuzendaritza batzordearen arteko komunikazioa eta bitartekaritza.
Kudeaketa Ekonomikoa eta Administrazioa:
  • Kontabilitatea, diru-laguntzen kudeaketa eta gastuen kontrola.
  • Erakunde eta bazkideekin harremanak kudeatzea (udal, erakunde eta bazkideekin loturak).
Komunikazioa:
  • Komunikazioa estrategiaren finkatzea eta lantaldearekin aurrera eramatea.Lan Baldintzak

Lan Baldintzak:

  • Lanaldi osoa
  • Soldata gordina: Soldata gordinaren xehetasunak hautagaiekin hitzartuko dira.
  • Hasiera data: 2026ko otsaila erdialdean.
  • Iraupena: 6 hilabete, jarraian kontratu mugagabea egiteko aukerarekin.

Baldintzak

Positiboki baloratuko da hautagaiek ondorengo ezaugarriak eta ikasketak izatea:
 

Hizkuntza: Euskarazko C1 maila (EGA titulua edo baliokidea).

Esperientzia: Lan esperientzia antzeko postuetan

Formakuntza: Administrazio edota enpresa zuzendaritzan gradua. Kultur eremuarekin harreman edota eskarmentua.

Kudeaketa-trebetasunak:

  • Antolaketa eta plangintzarako gaitasuna.
  • Erabakitzeko gaitasuna eta jarrera proaktiboa.
  • Bulegoko tresnen eta proiektu-kudeaketa digitalen erabilera (Excel, Trello, CRM, etab.).

Giza-Harremanak:

  • Taldean lan egin eta komunikatzeko gaitasuna.
  • Harreman sozial eta instituzionaletan trebetasuna.

Sentikortasuna: Kultur arloarekiko sentsibilitatea, sormena eta herrigintzan parte hartzeko gogoa

Laburpena

Lekua: Markina-Xemein Bizkaia

Enpresa: Uhagon kultur elkartea

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Interesatuek CV eguneratua bidali beharko dute uhagonkultura@gmail.com helbidera, abenduaren 31 eguerdiko 12:00ak baino lehen.

Uhagon kultur elkartea

Data: 2025-Abe-17
Herrialdea: Bizkaia
Eskualdea: Lea Artibai
Udalerria: Markina-Xemein

Eskaintza noizarte:
2025-Abe-31

Enpresaren izena: Uhagon kultur elkartea

Ez dago hautagairik