Erandio zapatutan aisialdi eskaintzako DINAMIZATZAILEA

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

Lanpostuaren eginkizunak

Dinamizatzailea Erandio zapatutan saioetako erreferentziazko pertsona izango da, eta bere egiteko nagusia saioen garapen egokia bermatzea izango da, bereziki parte-hartzaileen harrera, familien arteko harremanak eta euskararen erabilera zainduz. Erandio zapatutan, Erandion larunbat arratsaldetan familiei egiten zaien aisialdi eskaintza erakargarri eta euskalduna da.

 

Eginkizun zehatzak

  • Parte-hartzaileei, tailer-emaileei eta artistei harrera egitea eta Zapatutan egitasmoaren helburuak azaltzea.
  • Saio bakoitzean izen-ematearen eta asistentziaren kontrola egitea.
  • Tailer-emaileei eta artistei laguntzea eta udal-azpiegituretako arduradun eta teknikariekin koordinatzea.
  • Familien arteko harremanak sustatzea eta giro atsegin, parte-hartzaile eta inklusiboa sortzen laguntzea.
  • Saioetan euskararen presentzia eta erabilera aktiboki sustatzea, familien hizkuntza-gaitasun desberdinak kontuan hartuta.
  • Bereziki Belarriprest familiekin, euskaraz aritzeko aukerak erraztea eta hizkuntza-ohitura berriak sustatzea.
  • Ikuskizunetan eta jardueretan beharrezko zaintza- eta laguntza-lanak egitea.
  • Saio bakoitzaren ondoren parte-hartzeari, giroari eta gertatutako gorabeherei buruzko informazioa jasotzea eta koordinatzaileari helaraztea.
  • Saioetarako beharrezko euskarriak jarri eta kentzea.

Baldintzak

Eskatzen da

  • Euskara ondo menperatzea (gutxienez C1 maila).
  • Haurrekin eta familiekin lan egiteko gaitasuna eta jarrera egokia izatea.
  • Pertsona dinamikoa, autonomoa eta arduratsua izatea.
  • Harremanetarako eta taldeak dinamizatzeko trebetasuna izatea.
  • Jendaurrean jarduteko eta azalpen laburrak emateko gaitasuna izatea.
  • Euskararen erabilera sustatzeko jarrera aktiboa izatea.
  • Erandion lan egiteko eta programatutako saioetan parte hartzeko prestasuna izatea.

Baloratuko da

  • Aisialdian, hezkuntza ez-formalean, familientzako jardueretan edo dinamizazioan izandako esperientzia.
  • Begirale edo aisialdiko zuzendari titulazioa.
  • Soziolinguistikaren eta hizkuntza-ohituren inguruko oinarrizko ezagutza.
  • Hizkuntza-gaitasun desberdineko pertsonekin euskararen erabilera sustatzen izandako esperientzia.
  • Erandio eta ingurua ezagutzea edo bertakoa izatea.
  • Euskalgintzaren ezagutza.

Laburpena

Enpresa: Taupa Euskaltzaleen Mugimendua

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Eskaintzen da

24 orduko lan-kontratua, Zapatutan egitasmoaren 2026ko udazkeneko programazioari lotua. Lana nagusiki Erandion eta larunbat arratsaldetan egingo da, Zapatutan programaren saioekin bat eginez. 2026ko udazkeneko programazioak zortzi hitzordu ditu, urriaren 10etik abenduaren 19ra bitartean.

Hilean 121,69€ €ko soldata garbia. Guztira urritik abendura 322,29€ko soldata gordina.

Curriculumak eta motibazio gutuna aurkeztu beharko dira eta posta elektronikoz bidali honako helbidera: lanpoltsa@taupamugimendua.eus

 

Bidaltzeko azken eguna: irailaren 27a

Kontua dut

Eskaintzan izena emateko, zure sarbideak sar itzazu.

Izena eman nahi dut

Lansarean eskaintzen dituen abantai guztiak erabili ahal izateko, eskaintza honetan izena eman eta gero zure online cv-a betetzea gomendatzen dizugu, honekin enpresek zure profila ikusi eta zurekin kontaktuan jartzeko aukera eukiko dute.

Eskaintzen da

24 orduko lan-kontratua, Zapatutan egitasmoaren 2026ko udazkeneko programazioari lotua. Lana nagusiki Erandion eta larunbat arratsaldetan egingo da, Zapatutan programaren saioekin bat eginez. 2026ko udazkeneko programazioak zortzi hitzordu ditu, urriaren 10etik abenduaren 19ra bitartean.

Hilean 121,69€ €ko soldata garbia. Guztira urritik abendura 322,29€ko soldata gordina.

Curriculumak eta motibazio gutuna aurkeztu beharko dira eta posta elektronikoz bidali honako helbidera: lanpoltsa@taupamugimendua.eus

 

Bidaltzeko azken eguna: irailaren 27a

Aurkezpena eta zalantzak
Pdf, doc, docx eta odt dira baimendutako fitxategiak. Gehienez 2 MB-ko fitxategia.