Gazte-informatzailea/koordinatzailea

Deskribapena

Arloa: Begiraleak

Eskaintzaren deskribapena:

Hona hemen egingo diren zeregin nagusiak:

Gasteizko Gauekoak programaren barruan jarduerak diseinatu, programatu eta koordinatzea (gazteen parte-hartzea eta ahalduntzea sustatzen dituztenak).

● Jardueren kudeaketa teknikoa, logistikoa eta administratiboa (espazioen erreserbak, materialen beharrak, aurrekontuen jarraipena…).

● Tokiko elkarte, espazio eta sortzaileekin harremanak eta elkarlanak sustatzea.

● Programaren jarraipena eta kalitatearen ebaluaketa egitea.

● Jardueren dinamizazio puntuala, beharrezkoa denean.

● Udaletxearekin harremana eta koordinazioa (bilerak, komunikazioa eta informazio-truke eguneratua).

● Programaren aurrekontuak egin eta kudeatzeko trebezia (Excel).

● Aplikazio digitalak (fitxategi partekatuak, egutegiak, erreserba-sistemak…) erabiltzeko gaitasuna.

● Sare sozialen inguruko oinarrizko ezagutza: sareetan partekatzeko euskarriak sortzeko eta modu egokian kudeatzeko gaitasuna (testuak, irudiak eta oinarrizko diseinuak).

● Diseinu-tresnen erabilera oinarrizkoa (Photoshop edo antzekoak, Canva…).

● Taldean lan egiteko prestutasuna

Baldintzak

Euskarazko C1 maila egiaztatua.

Aisialdiko monitore titulua. Eusko Jaurlaritzak eskatzen dituen baldintzak betetzen dituena: Atal teorikoa: 150 ordu eta atal praktikoa 160 ordu.

● Gasteizko gazte-testuinguruaren eta kultur eskaintzaren ezagutza.

● Gazteekin lan egiteko trebetasun profesional eta pertsonalak

Laburpena

Lekua: Gasteiz Araba

Enpresa: IKUDEA XXI

Lan mota: Presentziala

Soldata: 20.000-25.000

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Lan eskaintza erantzun

Elkarrizketa bat programatuko dugu

IKUDEA XXI

Data: 2025-Aza-20
Herrialdea: Araba
Eskualdea: Gasteiz
Udalerria: Gasteiz

Eskaintza noizarte:
2025-Abe-15

Enpresaren izena: IKUDEA XXI

Ez dago hautagairik