HAURDUNALDI BAJA BAT ORDEZKATZEKO GIZARTE HEZITZAILEA BEHAR DA

Deskribapena

Arloa: Osasuna / Medikuntza / Gizarte Zerbitzuak

Eskaintzaren deskribapena:

Donostiako Udalaren baztertze sozialean edo arriskuan dauden pertsonentzako Harrera pisu eta Tutoretzapeko etxebizitzako Zerbitzuetako erabiltzaileekin esku hartze sozio-hezitzailea egiteko hezitzailea behar da.

AZALPENA: Haurdunaldi eta amatasun baja ordezkatzea.

JARDUNALDI MOTA: Jardunaldi osoko lanpostua

LEKUA: Donostia

ORDEZKAPENAREN HASIERA DATA: Otsailaren 23a.

LAN ORDUTEGIA: Astelehenetik ostiralera 8:00-15:20 edo 11:40-19:00

HITZARMENA: Esku-hartze Sozialari buruzko Gipuzkoako IV. Hitzarmen Kolektiboa

LANBIDE-SAILKAPENA: 2.taldea

 

FUNTZIOAK:

-          Arreta Pertsonalizatuko Planean adierazitako helburuak lortzeko jarduera sozio-hezitzaileak zehazten dituzten banakako programazioa idaztea.

-         Jarduera horiek bideratzeko erabiltzaileei gizarte- eta hezkuntza-laguntza ematea.: Instrumentala, emozionala, gaitasun sozialak eta harremanetakoak zita edota akonpainamendu bidez

 

Baldintzak

EZINBESTEKO ESKAKIZUNAK:

  • Gizarte hezkuntzako gradua
  • Euskarazko goi mailako gaitasuna izatea, C1 titulua

KONTUAN HARTU DIRA:

  • Gizarte baztertzea, oro har, eta etxebizitza baztertzearen esparruan lan esperientzia eta jakintza izatea.
  • Bazterkeria egoeren diagnosia egiteko tresnen eta errekurtsoen jakintza izatea.
  • Genero-indarkeriaren lan esparruan esperientzia eta teoria zein protokoloen jakintza izatea.
  • Haurren babesgabetasunari buruzko teoria esplikatzaileak, baliabideak eta protokoloak ezagutzea zein eremu honetan lan esperientzia izatea.

 

Laburpena

Lekua: Donostia Gipuzkoa

Enpresa: Arrats

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: 30.000-35.000

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

CURRICULUMA BIDALTZEKO EPEA: azken eguna, otsailaren 3a.

 

CV bidaltzeko KONTAKTUA: mirenarrieta@arrats.org

 

Arrats

Data: 2026-Urt-26
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Donostia Beterri
Udalerria: Donostia

Eskaintza noizarte:
2026-Ots-03

Enpresaren izena: Arrats

Ez dago hautagairik