Arloa: Inguramena / Birziklajea / Zerbitzu alternatiboak
Eskaintzaren deskribapena:
Bizi! elkartea
Bizi! elkartea Ipar Euskal Herriko mugimendu altermundialista da. 2009an, Kopenhageko goi bileraren inguruko nazioarteko mobilizazioen garaian sortu zena. Bere ekintzaren helburua mundu mailakoa (klima, ekologia eta justizia sozialeko gaietan sentsibilizatzea eta mobilizatzea) da, baita tokikoa (garraiobide alternatiboak; kontsumo arduratsua eta zirkuitu laburrak, tokiko
elkartasunezko finantza etikoa ...) ere.
Elkartea Alternatiba eta ANV-COP21-en barne da, eta Lurraren Lagunak Federazioko kide aktiboa da.
Hitz gutitan...
Bizi! elkarteko Hitza Hitz taldeak 2020an Ipar Euskal Herriko trantsizio ekologikoren aldeko Itunaren sinaduran hautetsiek harturiko engaiamenduen gauzatzearen jarraipena egiten du. Misioaren helburua da jarraipen lan horretan parte hartzea, koordinazio-taldearekin eta identifikaturiko bolondresekin elkarlanean.
Zure Herritar Zerbitzuko Misioa
Helburuak
Aukera paregabea da tokiko mailan jendartearen eraldaketa eta sentsibilizazio dinamikan parte hartzeko, klima-aldaketa mugatzeko eta lurraldea etorkizuneko erronketara hobeki prestatzen laguntzeko,azken hau iraunkorragoa eta solidarioagoa izan dadin.
Ekintzak
Hara jarraian zer arlotan parte hartzeko parada ukaiten ahalko duzun:
Jarraipenaren inguruko informazioa idaztean eta herritarrei zabaltzean,
Hautetsiekin topatzean eta sentsibilizatzean,
2026ko kargualdi undarreko bilan-txostena prestatzean,
Laguntzaile-sarea dinamizatzea eta beren hautetsien engaiamenduen jarraipenean laguntzea (mugikortasun iraunkorra, energia berriztagarriak, tokiko elikadura biologikoa, energia-kontsumoaren menperatzea, hondakinen kudeaketa, tokiko monetaren garapena eta Klima Planaren garatzea).
Bilkura eta taldearen eguneroko jardueretan parte hartuko duzu (batzuetan arratsez eta asteburuetan ere bai).
Ekimen gaitasuna
Zerbitzu Zibileko boluntarioak ekarpenak egiteko eta bere misioaren edukia garatzeko aukera izango du.
Zure ingurunea
Derrigorrezko formakuntzak
Misioaren denboran, laguntzaileak delako PSC1 formakuntza ukanen du lehen sokorrien jestuak beretzeko eta herritar formakuntza bat (edukia eta formatua harrera erakundearen arabera aldatzen dira: hitzaldia, eztabaida...).
Tutoretza eta laguntza
Laguntzailea tutore edo erreferente batek lagunduko du erakundean, bere misioa ongi burutzeko.
Zure harremanetarako : Anthony Lubrano, Hitza Hitz lan-taldearen arduraduna
Praktikan
Laguntzaile 1 bilatzen da
Adingabeentzat ere eskuragarri
Astean 24 eta 30 ordu artean
Onuradunak: Publiko guztiak
Jarduera nagusiak: Transmisioa, Pedagogia, Prebentzioa, Sentsibilizazioa, Animazioa, Balioestea, Bitartekaritza, Informazioa
Iraupena
8 hilabete
Hasiera data
2025eko irailaren 1a
Lekua: Baiona Lapurdi
Enpresa: Bizi! Mugimendua
Soldata:
Zehaztu gabe
Bizi! elkarteak 2025ean bere proiektu nagusietan parte hartzeko herritar zerbitzu postu bat
proposatzen du Baionan.
☛ Interesatua? Jar zaitez gurekin harremanetan info@bizimugi.eu helbidean edo 05 59 25 65 52
telefono zenbakian, gehiago jakiteko edo zure burua aurkezteko (CV + motibapen gutuna)!
☛ Ez duda zure inguruan horretaz hitz egiteaz.
Bizi! elkarteak 2025ean bere proiektu nagusietan parte hartzeko herritar zerbitzu postu bat
proposatzen du Baionan.
☛ Interesatua? Jar zaitez gurekin harremanetan info@bizimugi.eu helbidean edo 05 59 25 65 52
telefono zenbakian, gehiago jakiteko edo zure burua aurkezteko (CV + motibapen gutuna)!
☛ Ez duda zure inguruan horretaz hitz egiteaz.