Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak
Eskaintzaren deskribapena:
Lau Haizetara elkartea dinamizatzaile bila ari da, herritarren hizkuntza aktibaziorako proiektu batean lan egiteko.
Eginkizun orokorrak
Errenteria/Oreretan abian den herritarren hizkuntza aktibaziorako proiektua dinamizatzea
Oarsoaldeko herritarren hizkuntza aktibaziorako gainerako proiektuekin koordinatzea
Zeregin zehatzak
Herritar eta eragileekin aktibazio dinamika partekatzea eta prestakuntza eskaintzea
Herriko talde eragileak dinamizatzea. Lan eremua Errenterian izango da (tarteka eskualdean ere bai)
Komunikazio lanak egitea (sare sozialak, tokiko hedabideak...)
Euskararen komunitatearen aktibazio ekimenak sustatzea, eta ekintzak kudeatzea eta antolatzea
Herriko eta eskualdeko foroetan parte hartzea.
Eskaintzen da
Herritarren hizkuntza aktibaziorako proiektuaren dinamizatzaile lanpostua
Bi urteko kontratua (2026ko irailetik 2028ko ekainera), %75eko lanaldiarekin
Euskalgintzan eta herrigintzan trebatzeko aukera
Euskara maila ona izatea, ahoz eta idatziz (C1 edo baliokidea, proba bidez egiaztatzeko aukerarekin)
Herriko euskalgintza eta herrigintza esparruetako ekimenak ezagutzea
Hizkuntza motibaziotik jardutea, proiektu honekiko bi urteko konpromisoa hartuta
Komunikazio pertsonalerako trebetasuna: jendaurrean hitz egitea, proiektuak defendatzea...
Taldean lan egiteko eta lantaldeak dinamizatzeko gaitasuna izatea
Kudeaketarako gaitasuna izatea
Lanerako autonomia izatea, eta ordutegi malgutasuna izatea
IKTen eta sare sozialen erabileran gutxieneko gaitasuna izatea
Baloratuko da
Euskalgintzan edota herrigintzan esperientzia izatea
Gida baimena eta autoa izatea
Komunikazio alorreko ezagutzak izatea (bideoen sorrera, irudi diseinua...)
Taldean aritzeko trebea, ekintzailea, ordenatua, erabakitzailea eta proaktiboa izatea
Lekua: Errenteria/orereta Gipuzkoa
Enpresa: Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunea
Soldata:
Lan eskaintzan interesa baduzu, bidali zure CV-a bulegoa@lauhaizetara.eus helbidera. Azken eguna: irailak 9
Lan eskaintzan interesa baduzu, bidali zure CV-a bulegoa@lauhaizetara.eus helbidera. Azken eguna: irailak 9