HIZKUNTZA-PLANGINTZAN ARITZEKO TEKNIKARIA

Deskribapena

Arloa: Aholkularitzak / Gestoriak / Azterketak

Eskaintzaren deskribapena:

Euskal gizartearen erronkei aurre egiteko aholkularitza eskaintzen dugu, batez ere alor hauetan: euskararen normalizazioa, gizon eta emakumeen berdintasuna eta herritarren partaidetza, baita beste erronka batzuekin zerikusia duten berrikuntza sozialeko proiektuetan ere. Lan-eskaintza honen bidez lantaldea handitu nahi dugu, zehazki, euskararen alorrean erakunde publikoei zein pribatuei aholkularitza teknikoa eta metodologikoa eskaintzeko.

 

Baldintzak

Zer eskatzen dugun:

- Unibertsitate-titulua.

- Euskara-maila handia: gutxienez C1 mailako agiria izatea.

- Gidabaimena.

- Hizkuntza-plangintzan ezagutza eta esperientzia izatea.

 

Zer baloratuko dugun:

- Proiektuak kudeatzen esperientzia izatea.

- Eraldaketa sozialeko prozesuetan esperientzia izatea.

- Prozesuak diseinatzeko eta planifikatzeko gaitasuna izatea.

- Taldeak dinamizatzeko eta gidatzeko gaitasuna izatea.

- Harremanetarako eta komunikaziorako gaitasuna izatea.

 

Laburpena

Lekua: Durango Bizkaia

Enpresa: ELHUYAR_

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Gure lantaldearen parte izan nahi baduzu, bidali zure CVa helbide honetara: pertsonak@elhuyar.eus. Epea: apirilaren 28a.

 

Lan-proba egiteko eguna: maiatzak 9, arratsaldez (hautatuei baino ez diegu deituko).

 

ELHUYAR_

Data: 2025-Api-11
Herrialdea: Bizkaia
Eskualdea: Durangaldea
Udalerria: Durango

Eskaintza noizarte:
2025-Api-28

Enpresaren izena: ELHUYAR_

Ez dago hautagairik