Hizkuntzalaria

Deskribapena

Arloa: Euskalgintza / Euskal Kultura

Eskaintzaren deskribapena:

ESKAINTZA

Euskaltzaindiak pertsona bat kontratatu nahi du hizkuntzalari lanpostua betetzeko.
Langunea Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaritzan izango du, Donostiako Luis Villasante Ikergunean, Almortza kalean.

EGITEKOAK
• Hiztegigintza arloko hizkuntza-baliabideetan aritzea.
• Corpusgintza arloko hizkuntza-baliabideetan jardutea.
• Euskararen kalitatearen arloko hizkuntza-baliabideetan jardutea.
• Euskarari lotutako ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-proiektu teknologikoetan parte hartzea.

 

Baldintzak

ESKAKIZUNAK
• Titulazioa: Euskal Ikasketetako Gradua izatea.
• Hizkuntza-teknologien masterra izatea baloratuko da.
• Esperientzia: lanpostuko egitekoetan lan-esperientzia izatea baloratuko da.
• Hizkuntza-gaitasuna: gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez maila altua izatea baloratuko da. Mailak egiaztatuko dira.
• Zeregin ezberdinetan lan egiteko polibalentea izatea.
• Talde-lanean aritzeko gaitasuna izatea.
• Jarrera proaktiboa izatea.
• Ikerketarako interesa eta gaitasuna izatea.

ESKAINTZEN DA
• Aipaturiko arloetan eta euskarak ingurune digitalean dituen erronkei erantzuteko ikerketa, garapen eta berrikuntza proiektu aurreratuetan parte hartzeko aukera.
• Diziplinarteko taldean aritzeko aukera.

 

Laburpena

Lekua: Donostia Gipuzkoa

Enpresa: Euskaltzaindia

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: 35.000tik gora

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

LAN-BALDINTZAK
• Kontratua: Lanaldi osoko lan-kontratu mugagabea, 6 hilabeteko probaldiarekin.
• Lan-baldintzak: Hasierako balorazioa gainditu eta elkarrizketa pertsonalaren fasera igarotzen diren hautagaiei banan-banan eta zehaztasunez jakinaraziko zaizkie lan-baldintzak, baldintza ekonomikoak barne.

HAUTAKETA-PROZESUA
Interesdunek CV-a eta motibazio-gutuna bidali beharko dute, uztailaren 27ko 09:00ak baino lehen.
Epemuga honen ondoren jasotako hautagaitzak ez dira onartuko.

Euskaltzaindia

Data: 2026-Uzt-01
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Donostia Beterri
Udalerria: Donostia

Eskaintza noizarte:
2026-Uzt-26

Enpresaren izena: Euskaltzaindia

Ez dago hautagairik