IKO Igeldoko Kontsumo Kooperatibak dendako arduraduna behar du

Deskribapena

Arloa: Merkataritza / Zerbitzuak / Konponketak

Eskaintzaren deskribapena:

Elikadura-dendako arduradun bila gabiltza. Establezimenduaren eguneroko kudeaketaz, lantaldearen koordinazioaz eta bezeroentzako arretaz arduratuko dena, beti ere, printzipio eta balio kooperatiboetan oinarrituz. 

 

Baldintzak

BALDINTZAK:

-Merkataritza, administrazioa, enpresa-kudeaketa edo antzeko arloko prestakuntza.

-Kontabilitatea eta kudeaketa ekonomikoa: Fakturak eta ordainketak kontrolatzeko ezagutza eta gaitasuna.

-Elikadura, tokiko produktuak eta kontsumo arduratsuaren inguruko ezagutza.

-Balio kooperatiboekiko konpromisoa.

-Ekimena eta autonomia.

-Lidergo-trebetasunak: Bezeroekiko eta talde-lanarekiko orientazioa.

-Gaitasun pertsonalak: asertibitatea, enpatia eta komunikazio-trebetasunak.

-Euskara eta gaztelania ahoz eta idatziz menderatzea.

BALORATUKO DA:

-Beste hizkuntza batzuk jakitea.

-Antzeko lanpostuetan edo elikagaien sektorean aurretik izandako esperientzia.

-Kudeaketarekin, administrazioarekin, merkataritzarekin edo kooperatibismoarekin lotutako prestakuntza.

-Esperientzia taldeak motibatzen eta gatazkak konpontzen izandako esperientzia.

-Tokiko ingurunea eta bezeroak ezagutzea.

Laburpena

Lekua: Gipuzkoa

Enpresa: IKO Igeldoko Nekazal Kooperatiba

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Hautaketa-prozesua:

- Aurkeztutako hautagaitzen balorazioa eta baldintzak betetzea.

- Elkarrizketa pertsonala. Elkarrizketa horretan gaitasun teknikoak eta pertsonalak ebaluatuko dira, bai eta kooperazio-balioekiko egokitasuna ere.

- Hala badagokio, proba praktikoa edo lanpostuarekin lotutako ezagutzen proba. 

Kooperatibak prozesua egokitzeko eskubidea izango du, hautatutako pertsonaren egokitasuna bermatzeko.

 

Eskabideak aurkeztea:

  • Interesdunek curriculum vitae eguneratua bidali beharko dute igeldokoop@gmail.com helbide elektronikora.

  • Eskaintzak jasotzeko azken eguna: uztailaren 10a.

IKO Igeldoko Nekazal Kooperatiba

Data: 2026-Eka-11
Herrialdea: Gipuzkoa

Eskaintza noizarte:
2026-Uzt-10

Enpresaren izena: IKO Igeldoko Nekazal Kooperatiba