Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak
Eskaintzaren deskribapena:
Zereginak:
Ekipamendua kudeatu eta koordinatzu, programazioa garatuz eta lan taldearen zeregin guztiak zuzenduz, administrazioaren zerbitzu tekniko eta enpresarekin zuzenean eta etengabe koordinatuta:
• Lan-prozedurak diseinatu, kontrolatu eta ebaluatzea.
• Eskola-programaren eta ume eta gazteentzako beste programa batzuen programazioa koordinatzea.
• Zentroaren programa irekia koordinatzea.
• Interpretazio, hezkuntza eta merchandising materiala gainbegiratzea eta kontrolatzea.
•Programen, jardueren eta zerbitzuen egungo eta etorkizuneko eskaria aztertzea, eta dagozkion hobekuntzak proposatzea.
•Publizitate eduki eta mezuen sorkuntza koordinatzea.
•Zentruak bere eremu guztietan duen eragina kontrolatzea eta ebaluatzea.
•Administrazioaren zerbitzu teknikoekin koordinatzea, baliabideak eta instalazioak behar bezala mantentzeko eta espazioak lagatzeko.
•Enpresarekin koordinatzea erabakiak hartzeko.
Kontratua:
•Kontratu mota: ordezpakena.
•Hitzarmena: Bizkaiko Esku-hartze Soziala.
•Ordutegia: Astelehenetik asteazkenera 8.00tik 13.30etara,ostegunetan 8:00-14:30 eta 15.00etatik 17.00etara eta ostiraletan 8.00etatik 14.30etara.
•Hasiera data: berehalakoa.
Lanpostuaren eskakizunak:
•Ingurumen arloko unibertsitate-titulazioa (gradua edo baliokidea).
•Hiru urteko esperientzia ingurumen-hezkuntzan, dibulgazio eta interpretazioan.
•EAEko bi Hizkuntza ofizialen ezagutza (C1 maila euskararen kasuan)
•Informatika oinarrizko ezagutzka Windows eta Office programetan (testu-prozesadorea, kalkulu-orria, datu baseak eta interneteko bilaketak).
Baloratzekoa:
•Lurraldea, Eraztun berdea eta Salburuako Hezegunea ezagutzea.
•Gasteiz edo inguruan bizitzea.
•Sistema digitaletako oinarrizko ezagutzak: maketazioa eta diseinu grafikoa, sare sozialen kudeaketa…
•Ingurumen-proiektuen kudeaketan eta koordinazioan prestakuntza berezia.
•Ingurumen zerbitzu eta programen diseinuan, kudeaketan eta ebaluazioan esperientzia.
Enpresa: Ortzadar
Soldata: