Arloa: Administrazio Publikoak / Lan eskaintza Publikoak / Obragintza Publikoa
Eskaintzaren deskribapena:
Enpresa: Udalbiltza
Lan mota:
Jardunaldi laburra
Soldata:
Zehaztu gabe
Eskabideak deialdiaren 6 oinarrian azaltzen den bezala egin behar dira, oinarrien I. eranskina betez.
Deialdi honetan onartuak izateko eskabideak ondorengo baldintzak bete beharko dituzte, baztertuak ez izateko:
a) Izangaiek adieraziko dute deialdiaren bosgarren oinarrian eskatzen diren baldintza guzti-guztiak beteta dituztela, beti ere, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako.
Ez dira onartuko eskabidean frogatzen edo zerrendatzen ez diren merezimenduak.
b) Horrez gain, eskabidearekin batera ondorengo agiriak aurkeztu beharko dira:
- Curriculum vitae-a euskaraz. Lan esperientzian hasiera eta bukaera datak zehaztuko dira.
- Motibapen gutuna.
- Nortasun agiri baten fotokopia.
- Ibilgailuak gidatzeko baimenaren fotokopia.
- Eskabidean adierazi diren merezimenduak frogatzen dituzten agirien fotokopiak, lehiaketa fasean balora daitezen.
c) Eskaerak, behar bezala beteta, ondorengo helbidetara bidaliak izango dira emailez: udalbiltza@udalbiltza.eus.
Azaroaren 17an izango da azken eguna eskabideak aurkezteko.