Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak
Eskaintzaren deskribapena:
Sorlandek komunikazio arloan lan egiteko pertsona bat bilatzen du, bezero
baten komunikazioarekin arduratzeko.
Eginkizunak:
● Prentsa harremanak kudeatzea: ohar eta deialdiak idaztea.
● Sare sozialen estrategia, kanpainak eta jarioa kudeatzea
● Webguneko edukiak eguneratu eta sortzea
● Aurkezpenak prestatzea (testuak, diapositibak, etab.)
● Ekitaldi eta jardueretan komunikazioarekin lotutako lanak koordinatzea
● Erakundearen irudia eta diskurtsoa zaintzea
Eskatzen da:
● Marketing digitala, ikus-entzunezko komunikazioa edo eta kazetaritzan
formazioa
● Idazteko gaitasun bikaina (euskaraz batez ere, eta gaztelaniaz batez
ere)
● Sare sozialen eta komunikazio digitalen ezagutza
● Antolakuntza gaitasuna eta jarrera aktiboa
● Taldean lan egiteko gaitasuna
Baloratuko da:
● Antzerako lanpostuetan esperientzia
● Diseinu, grabaketa eta edizio tresnen ezagutza (Canva, Photoshop,
bideo edizioa..)
● Komunikazio kanpainen plangintzan esperientzia