KOMUNIKAZIO TEKNIKARIA

Deskribapena

Arloa: Euskalgintza / Euskal Kultura

Eskaintzaren deskribapena:

Deialdi honetan eszedentzia bat estaltzeko, GEU Elkarteko lantaldera batuko den kide berria bilatzen da.

Behin behineko kontratua eskaintzen da lanaldi erdian. GEU Elkarteak duen bulegoan burutuko da lan honen jarduera, lanaldiaren gehiengoa goizez egingo delarik.

Aukeratutako pertsona 2026ko martxoan hasteko prest egon behar da.

Deskribapen orokorra:

GEU Gasteiz Euskalduna irabazi asmorik gabeko elkartea da. 1992. urtean sortu zen Gasteizen euskararen erabilera sustatzeko eta euskaldun eta euskaltzaleen komunitatea trinkotzeko asmoarekin.

Gaur egun elkarteak kulturan, aisian eta mintza praktikan aritzeko hainbat programa eta ekintza eramaten ditu aurrera. Administrazio publiko ezberdinekin harremana zein bestelako eragile eta agenteekin elkarlana da lanerako oinarrietako bat.

Gasteizen egonkortuta dagoen proiektu kultural, anitza eta euskaltzale baten alde lan egiteko aukera eskaintzen da. Elkarte honen barne eta kanpo komunikazioaz arduratuko den pertsona bat bilatzen dugu.

Lanpostuaren betebeharrak:

  • Barne komunikazioaren ardura (elkartearen iruditeria, proiektuen komunikazio jarraitua, newsletterrak…)                            
  • Kanpo komunikazioaren ardura (prentsa-oharrak, medioak, publizitatea…)                                                          
  • Sare sozialak kudeatzea
  • Eduki berriak sortzea (bideoak, kartelak…)                 
  • Teknologia berrietan oinarriturik proiektuak gauzatzea                                                                                
  • Webgunearen egunoroko kontrola eta kudeaketa
  • Bazkidetza kanpainak kudeatzea (hala behar izatekotan)
  • Elkarteko eguneroko beharretan laguntza ematea

Lan-baldintzak

  • Kontratu mota: 6 hilabeteko ordezkapen kontratua (eszedentzialdiaren araberakoa) (LEGEA)
  • Lanaldia: %57,14 (20 ordu astero)
  • Kontratuaren iraupena: 6 hilabeteko kontratua eta luzatzeko aukera (mugagabe izan arte)
  • Probaldia: hilabete 1
  • Soldata: 14.000-15.000 € inguru.
  • MARTXOAN HASTEKO PREST.

Baldintzak

Nahitaezkoa:

  • Komunikazio edo diseinu arloan goi mailako ikasketak amaituta izatea.
  • Lan mota honetan eskarmentua izatea.
  • Ofimatika, bideogintza eta maketazio-edizio (Adobe, canva, wordpress, genially…) programen erabilera menperatzea.
  • Euskara idatziz eta ahoz menperatzea (gutxienez C1 maila).
  • Lanbiden lan eskatzaile bezala alta emanda egotea.
  • Gasteizen erroldatua egotea.

Baloratuko da:

  • Elkartegintzan eskarmentua izatea
  • GEU Elkarteko bazkidea izatea
  • Pertsona dinamikoa, proaktiboa eta autonomoa izatea.
  • Talde lanean aritzeko gaitasuna edukitzea.
  • Euskal Herriko eta bereziki Gasteizko kulturgintzaren eta euskalgintzaren inguruko ezagutza izatea.
  • Teknologia berriekin eskarmentua izatea.

Laburpena

Lekua: Gasteiz Araba

Enpresa: GEU Gasteiz Euskalduna elkartea

Lan mota: Jardunaldi laburra

Soldata: 10.000-15.000

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

  • Zure kurrikuluma igo hautagai bezala.
  • Aurkezpen gutuna baloratuko da.

Kontua dut

Eskaintzan izena emateko, zure sarbideak sar itzazu.

Izena eman nahi dut

Lansarean eskaintzen dituen abantai guztiak erabili ahal izateko, eskaintza honetan izena eman eta gero zure online cv-a betetzea gomendatzen dizugu, honekin enpresek zure profila ikusi eta zurekin kontaktuan jartzeko aukera eukiko dute.

  • Zure kurrikuluma igo hautagai bezala.
  • Aurkezpen gutuna baloratuko da.

Aurkezpena eta zalantzak
Pdf, doc, docx eta odt dira baimendutako fitxategiak. Gehienez 2 MB-ko fitxategia.

GEU Gasteiz Euskalduna elkartea

Data: 2026-Ots-02
Herrialdea: Araba
Eskualdea: Gasteiz
Udalerria: Gasteiz

Eskaintza noizarte:
2026-Ots-27

Enpresaren izena: GEU Gasteiz Euskalduna elkartea

Ez dago hautagairik