Komunikazioaren sektorean proiektu berri bat abiarazteko kudeatzaile/liderra - Goierri

Deskribapena

Arloa: Komunikazioa / Diseinua / Hedabideak / Kazetaritza

Eskaintzaren deskribapena:

Komunikazio sektoreko proiektu berri baten gidaritza hartuko duen pertsona baten bila gabiltza.

Abian jarriko den proiektu berri honek eskatzen duen gidaritza eta koordinazio lanak izango dira postu honen helburu nagusia. Pertsona honek izango du proiektuaren garapen prozesuaren ikuspegi estrategikoa eta operatiboa: proiektuan inplikatutako eta inplikatu beharreko eragileen arteko bateratze-estrategia diseinatuz, antolaketa-eredua eta lan-dinamikak ezarriz eta proiektuaren oinarriak finkatuz.

 

Funtzio nagusiak:

Zuzendaritzarekin elkarlanean, ondorengo funtzioak burutuko ditu:

  • Proiektuaren ibilbide orria (faseak, epeak, baliabideak) diseinatzea.
  • Parte-hartzaile guztiekin ikuspegi estrategikoa adostea: misioa, balioak, helburu nagusiak.
  • Proiektuaren plan estrategikoa definitu eta koordinatzea.
  • Proiektuaren jarraipena eta ebaluazioa egitea, epeak eta helburuak betetzen direla bermatzeko.
  • Inplikatutako eragile guztien arteko koordinazioa eta komunikazioa bermatzea.
  • Etorkizuneko organigrama eta lan-egitura proposatu eta adostea.
  • Lanpostuen funtzioak, erantzukizunak eta baldintzak definitzea.
  • Bere ardurapean dagoen taldearen jarduera koordinatu eta gainbegiratu, taldekideen errendimendua ebaluatuz eta garapen profesionala sustatuz, komunikazio eraginkorra eta motibazioa bultzatuz.
  • Barne-komunikazioa eta koordinazio-tresnak ezartzea.
  • Desadostasunak eta interes ezberdinak kudeatu, adostasunerako bideak bilatuz.
  • Prozesuaren barne eta kanpo komunikazioa bideratu.
  • Eragile instituzional, sozial eta mediatikoekin harremanak landu.
  • Prozesuaren gardentasuna eta parte-hartzea bermatu.
  • Aurrekontua eta baliabideak planifikatu eta jarraipena egin.
  • Proiektuaren txostenak prestatu.
  • Finantzaketa-iturriak eta laguntza publiko/pribatuak aztertu eta kudeatu.

 

Baldintzak

  • Komunikazioaren, zuzendaritzaren, kazetaritzaren edo kudeaketa estrategikoaren inguruko goi-mailako ikasketak.
  • Lidergo-gaitasunak, talde-lana dinamizatzeko eta adostasuna lortzeko trebetasuna.
  • Antolaketa- eta plangintza-trebetasun handiak.
  • Euskararen maila altua (idatziz eta ahoz).
  • Komunikazio digitalaren eta Komunikazio sektorearen ezagutza.

 

Baloratuko da:

  • Eskualdeko dinamika sozial, ekonomiko eta kulturalaren ulermen zabala.
  • Eragile desberdinak inplikatzen ditue proiektu berrien garapen prozesuetan esperientzia: bateratzeak, egituraketa estrategikoa edo erakunde-kudeaketa
  • Komunikazio sektorearen ezagutza.
  • Bitartekotza, parte-hartze edo proiektu kolaboratiboen dinamizazioan esperientzia.

Laburpena

Lekua: Beasain Gipuzkoa

Enpresa: Ingroup

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: 35.000tik gora

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Kurrikuluma bidali ondorengo posta elektronikora, gai hau erabiliz "Goierri":

ingroup@ingroupconsultoria.com

 

Kontua dut

Eskaintzan izena emateko, zure sarbideak sar itzazu.

Izena eman nahi dut

Lansarean eskaintzen dituen abantai guztiak erabili ahal izateko, eskaintza honetan izena eman eta gero zure online cv-a betetzea gomendatzen dizugu, honekin enpresek zure profila ikusi eta zurekin kontaktuan jartzeko aukera eukiko dute.

Kurrikuluma bidali ondorengo posta elektronikora, gai hau erabiliz "Goierri":

ingroup@ingroupconsultoria.com

 

Aurkezpena eta zalantzak
Pdf, doc, docx eta odt dira baimendutako fitxategiak. Gehienez 2 MB-ko fitxategia.