KUDEATZAILE EKONOMIKOA

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

Aiaraldea Kooperatiba Elkarteak kudeatzaile ekonomikoaren lanpostua beteko duen pertsona baten bila dago. Kooperatibaren eta proiektuen bideragarritasun ekonomikoa eta finantzarioa bermatzea  izango ditu egiteko nagusi moduan.  Lanpostu bakarra ebatziko dugu, lanaldi osoan aritzeko.

Lan-deialdi honetan interesa duten pertsonek urtarrilaren 8a (osteguna) baino lehen bidali beharko dituzte aurkezpen gutuna eta curriculuma, Faktoriako webguneko Gurekin lan egin atalera edo lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera bidaliz.

Baldintzak

Egiteko nagusiak:

  • Bideragarritasun plana betearaztea.
  • Proiektuen errentagarritasun azterketak garatzea.
  • Jarraipen ekonomiko eguneratua eramatea.
  • Kooperatibaren kontabilitatea eta urteko kontu ekonomikoak sortzea.
  • Dirulaguntzen planifikazio ekonomikoa eta kitapena.
  • Ildoen planifikazio eta estrategiaren jarraipena.
 

Eskatzen dugu: 

  • Proiektuen kudeaketan eskarmentua edo gaitasuna.
  • Kudeaketa ekonomikoan eskarmentua.
  • Proiektu baten gidaritzan esperientzia.
  • Harreman pertsonaletarako gaitasuna.
  • Euskara gaitasuna.
  • Indarkeria matxistarik eragin ez izana, eta Kooperatiba gisa ditugun balioekin bat egitea.
 

Baloratuko dugu: 

  • Enpresa eta proiektu kudeaketaren esparruko goi-mailako ikasketak.
  • Pertsona dinamikoa eta autonomoa izatea, eta ikasteko jarrera edukitzea.
  • Kontabilitate eta arlo fiskal zein laboralaren gaineko ezagutza eta esperientzia.
  • Proiektuarekiko atxikimendua.
 

Eskaintzen dugu:

  • Euskararen eta eraldaketa sozialaren esparruan proiektu bizigarri baten parte izatea.
  • Lantoki atsegin eta lantalde gazte eta dinamiko batean lan egiteko aukera.
  • 9 hilabeteko lan kontratua, luzatzeko aukerarekin.
  • Kooperatibako lan-bazkide izateko aukera.
  • 40 orduko lanaldia (jardun osoa).
  • Hilabeteko soldata: 1.740 € gordin (14 ordainsaritan).
  • Laudion (Araba) kokakatutako lanpostua.
  • Ordutegi malgua, lanaldiaren % 20 telelanaren bidez egiteko aukera.
 

Laburpena

Lekua: Laudio Araba

Enpresa: AIARALDEA KOOP ELK

Lan mota: Presentziala

Soldata: 20.000-25.000

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Lan-deialdia ebazteko kronologia

  • Abenduak 17: Lan-deialdiaren zabalpena

  • Urtarrilak 8: Aurkezpen gutuna eta CVa bidaltzeko azken eguna

  • Urtarrilak 9: Jasotako hautagaitzen azterketa

  • Urtarrilak 12-15: Hautatutako pertsonen elkarrizketak eta hauta frogak

  • Urtarrilak 19: Ebazpena

  • Urtarrilaren 26 - Otsailak 2 : Lan inkorporazioa

 

Lanpostuaren gaineko edozein zalantza argitzeko, interesdunek lanpoltsa@aiaraldea.eus

helbidera idatzi edo 688 625 366 telefono zenbakira deitu dezakete.

 

Kontua dut

Eskaintzan izena emateko, zure sarbideak sar itzazu.

Izena eman nahi dut

Lansarean eskaintzen dituen abantai guztiak erabili ahal izateko, eskaintza honetan izena eman eta gero zure online cv-a betetzea gomendatzen dizugu, honekin enpresek zure profila ikusi eta zurekin kontaktuan jartzeko aukera eukiko dute.

Lan-deialdia ebazteko kronologia

  • Abenduak 17: Lan-deialdiaren zabalpena

  • Urtarrilak 8: Aurkezpen gutuna eta CVa bidaltzeko azken eguna

  • Urtarrilak 9: Jasotako hautagaitzen azterketa

  • Urtarrilak 12-15: Hautatutako pertsonen elkarrizketak eta hauta frogak

  • Urtarrilak 19: Ebazpena

  • Urtarrilaren 26 - Otsailak 2 : Lan inkorporazioa

 

Lanpostuaren gaineko edozein zalantza argitzeko, interesdunek lanpoltsa@aiaraldea.eus

helbidera idatzi edo 688 625 366 telefono zenbakira deitu dezakete.

 

Aurkezpena eta zalantzak
Pdf, doc, docx eta odt dira baimendutako fitxategiak. Gehienez 2 MB-ko fitxategia.

AIARALDEA KOOP ELK

Data: 2025-Abe-17
Herrialdea: Araba
Eskualdea: Aiara
Udalerria: Laudio

Eskaintza noizarte:
2026-Urt-08

Enpresaren izena: AIARALDEA KOOP ELK

Ez dago hautagairik