KUDEATZAILEA DONOSTIAN

Deskribapena

Arloa: Zuzendaritza / Gerentzia / Giza Baliabideak

Eskaintzaren deskribapena:

Donostialdea ikusentzunezkoak SA-k kudeatzailea behar du Donostian, ondoko zereginetarako: Administrazioaren eta finantzen ardura (Administrazioa eta kontabilitatea; Aurrekontu eta Kudeaketa egitasmoa; Dirulaguntzak; Giza Baliabideak)

Baldintzak

- Euskalduna izatea.

- Enpresa kudeaketan edo antzekotan ikasketa frogatuak.

- Enpresa kudeaketa lanetan gutxieneko hiruzpalau urteko eskarmentua izatea. (Baloratuko da telebista ekoizpena eta euskalgintza ezagutzea).

- Komunikazio gaitasuna, ahozkoa eta idatzizkoa, eta harremanetarako gaitasuna.

- Ofimatika mailan ezinbesteko baldintzak Microsoft Office-an maila altua izatea (Excell, Access, Word eta Outlook-ean).

Laburpena

Lekua: Donostia Gipuzkoa

Enpresa: Hamaika Telebista

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Interesa baldin baduzu, bidali zure curriculuma idazkaritza@hamaika.eus e-posta helbidera. Curriculumak otsailaren 7 arte jasoko dira.

Hamaika Telebista

Data: 2017-Urt-27
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Donostia Beterri
Udalerria: Donostia

Eskaintza noizarte:
2017-Ots-07

Enpresaren izena: Hamaika Telebista

Ez dago hautagairik