KULTUR KUDEATZAILE BILA

Deskribapena

Arloa: Euskalgintza / Euskal Kultura

Eskaintzaren deskribapena:

Aiaraldea Ekintzen Faktoriako kultur ildoan KULTUR KUDEATZAILE lanean arituko den pertsona baten bila dago.

 

Lan-deialdi honetan interesa daukaten pertsonek irailaren 27a baino lehen bidali beharko dituzte aurkezpen gutuna eta curriculuma lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera.

 

Pertsona horren funtzio nagusiak euskarazko kulturgintza proiektuen kudeaketa, bitartekaritza zein ekoizpena izango dira. Era berean, hazkuntza prozesuan dagoen ildo dinamiko baten parte izateko eta izaera ezberdinetako proiektuetan parte hartzeko aukera izango du (diziplina arteko programazio zikloak, sormen egonaldiak, sorkuntza- bekak, bitartekaritza artistikoak, nazioateko laborategiak…). Proiektu guztiak aztergai gure webgunean: www.kulturfaktoria.eus / instagramean: @kultur.faktoria).

 

Aiaraldea Ekintzen Faktoriak kultur ildorako kudeatzaile lanpostua eskaini du %70 lanaldian urriaren 19tik aurrera.

 

Baldintzak

KULTUR KUDEATZAILE LANPOSTUA

 

FUNTZIOAK:

  • Komunitatearen dinamizazioa Kultur ildoko beste arduradunarekin, bazkide eta erabiltzaileen lan taldea koordinatu. Sinergia izan dezakegun kultur eragileak indetifikatu eta lankidetzak proposatu.
  • Ildoaren kudeaketa ekonomikoa egunean eramatea. Administrazio eta kudeaketaren arduradunak gainbegiratuta, alorreko aurrekontua  egin eta horri jarraipena egin.
  • Dirulaguntzak, funtzak eta bestelako finantzazio iturrien kudeaketa; dirulaguntzen bilaketa aktiboa eta abian dauden dirulaguntzen jarraipena eta kitapen prozesuaren gidaritza.
  • Izaera kultura ezberdinetako proiektuen diseinua [erabiltzaileen azterketa, helburua, baliabideak, lan-kronograma, komunikazio-plana…], ekoizpena, jarraipena eta ebaluazioa. Ildoko plagintzaren kudeaketa jarraitua.  
  • Ildoaren eta ildoko ekintza desberdinen komunikazio ekintzak eta euskarriak diseinatu.

 

 

 

Eskatzen dugu:

  • Euskarazko kulturgintzaren ezagutza.
  • Kultura sorkuntza, programazioa eta transmisioa sustatzeko gaitasunak.
  • Arteari eta kulturari buruzko ezagutzak.
  • Dinamizazio eta bat-bateko beharrei erantzuna emateko gaitasuna.
  • Erabakiak hartzeko gaitasuna.
  • Harreman pertsonaletarako gaitasuna.
  • Bitartekaritza gaitasuna.
  • Euskara ondo jakitea.

Baloratuko dugu:

  • Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkidea izatea.
  • Ikasteko jarrera izatea.
  • Elkarlanerako erraztasunak izatea.
  • Pertsona dinamikoa eta autonomoa izatea.
  • Kultura dirulaguntzen ezagutza izatea eta aurrekontuetan aritu izana.
  • Artista izatea. 
  • Egitura parte-hartzaileetan eta talde lanean aritzeko gaitasuna eta esperientzia.
  • Kulturgintzaren esparruko elkarte edo entitateetan aritu izana. 
  • Arteari eta kulturari buruzko ezagutza zabalak.
  • Aiaraldea eskualdearekiko ezagutza. 

Eskaintzen dugu:

  • Lantalde dinamiko baten partaide izatea.
  • Kooperatibako lan-bazkide izateko aukera.
  • Lantoki atsegin eta eroso batean lan egiteko aukera.
  • % 70eko lanaldia (jardunaldi osora luzagarria).
  • Kontratu mugatua, mugagabe bilakatzeko aukerarekin.
  • Ordutegi malgua, lanaldiaren % 20 telelanaren bidez egiteko aukera.
  • Laudion (Araba) kokatutako lanpostua.
  • Hilabeteko soldata: % 70eko lanaldian 1.260 € gordin (14 ordainsaritan).

 

 

 

Laburpena

Lekua: Laudio

Enpresa: AIARALDEA KOOP ELK

Soldata: 25.000-30.000

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

 

Lan-deialdi honetan parte hartu nahi dutenek, irailaren 27a baino lehen ondorengoak bidali beharko dituzte lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera:

  • Curriculuma.
  • Aurkezpen gutuna.

 

LAN DEIALDIA EBAZTEKO KRONOLOGIA:

  • Irailaren 14:  Lan-deialdiaren zabalpena
  • Irailaren 27: Aurkezpen gutuna eta CVa bidaltzeko azken eguna
  • Irailaren 28: Jasotako hautagaitzen azterketa
  • Irailak 29tik- Urriaren 1era: Hautatutako pertsonen elkarrizketak eta hautafrogak
  • Urriaren 3: Ebazpena
  • Urriaren 19: Laneratzea

 

*Oharra: Lan inkorporazioa hautatutako pertsonarekin adostuko da Kooperatibaren eta pertsona horren interesak baloratuz.

Lanpostuaren gaineko edozein zalantza argitzeko interesdunek 633 51 73 83 telefonora idazteko/deitzeko aukera izango dute. Kurrikulum-a eta aurkezpen gutuna entregatzeko lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera bidali (erdaraz idatzitako curriculum edo aurkezpen gutunak alboratuko dira).

 

Kontua dut

Eskaintzan izena emateko, zure sarbideak sar itzazu.

Izena eman nahi dut

Lansarean eskaintzen dituen abantai guztiak erabili ahal izateko, eskaintza honetan izena eman eta gero zure online cv-a betetzea gomendatzen dizugu, honekin enpresek zure profila ikusi eta zurekin kontaktuan jartzeko aukera eukiko dute.

 

Lan-deialdi honetan parte hartu nahi dutenek, irailaren 27a baino lehen ondorengoak bidali beharko dituzte lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera:

  • Curriculuma.
  • Aurkezpen gutuna.

 

LAN DEIALDIA EBAZTEKO KRONOLOGIA:

  • Irailaren 14:  Lan-deialdiaren zabalpena
  • Irailaren 27: Aurkezpen gutuna eta CVa bidaltzeko azken eguna
  • Irailaren 28: Jasotako hautagaitzen azterketa
  • Irailak 29tik- Urriaren 1era: Hautatutako pertsonen elkarrizketak eta hautafrogak
  • Urriaren 3: Ebazpena
  • Urriaren 19: Laneratzea

 

*Oharra: Lan inkorporazioa hautatutako pertsonarekin adostuko da Kooperatibaren eta pertsona horren interesak baloratuz.

Lanpostuaren gaineko edozein zalantza argitzeko interesdunek 633 51 73 83 telefonora idazteko/deitzeko aukera izango dute. Kurrikulum-a eta aurkezpen gutuna entregatzeko lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera bidali (erdaraz idatzitako curriculum edo aurkezpen gutunak alboratuko dira).

 

Aurkezpena eta zalantzak
Pdf, doc, docx eta odt dira baimendutako fitxategiak. Gehienez 2 MB-ko fitxategia.

AIARALDEA KOOP ELK

Data: 2026-Ira-14
Herrialdea: Bizkaia,Araba
Eskualdea: Aiara
Udalerria: Laudio

Eskaintza noizarte:
2026-Ira-27

Enpresaren izena: AIARALDEA KOOP ELK

Ez dago hautagairik