Kultura teknikaria IAK-n

Deskribapena

Arloa: Kultura / Artea / Kirola / Artisautza

Eskaintzaren deskribapena:

Eskaintzaren deskribapena:

Lazarraga Kultur Elkartea 2013. urtean jaio zen irabazi-asmorik gabeko kultur elkartea da, eta bere xede nagusia kulturaren bitartez Arabako eta bereziki Gasteizko euskararen normalizazioan eragitea da.  

Egun, Izaskun Arrue kulturgune berriaren kudeaketaz arduratzen da elkartea. Kultura-programazioaren esparruko teknikari bat kontratatzeko lan deialdia ireki da.

 

Lanpostuaren eginbeharrak:

- Kultura programazioaren osaketa eta garapena: jarduerak definitu, aukeratu, garatu, ekoiztu, eta koordinatu.

- Zehaztutako kultura programazioaren estrategiari jarraiki, publiko segmentu ezberdinei zuzendutako kultura jarduerak antolatzea.

- Kultura programazioaren ildo nagusien diseinuan parte hartzea.

- Kultura proiektuak diseinatzea.

- Kultura programazioaren jarraipena eta ebaluazioa.

- Kultura programazioaren baitan hobekuntzak eta berrikuntzak proposatzea.

- Kultura programazioaren ekoizpena: jarduerak gauzatzeko behar diren behar teknikoak zehaztu eta hornitzaileekin koordinatu.

- Kultura programazioaren jarduera ezberdinetan aurrez aurreko kudeaketa eta jarraipena (arratsaldetan eta asteburuetan barne).

- Eragile estrategikoen azterketa eta aukeraketa: kultura programazioa garatzeko eragile ezberdinak bilatu euskalgintzan eta kulturgintzan. Hauen ezaugarriak aztertu eta egoki ikusten bada harremana sortu.

- Iristen diren proposamenei arreta egitea eta aukeraketa burutzea.

- Indarrean dagoen ebaluazio sistemari jarraipena egitea: programazio esparruaren helburuen eta gauzatzen diren ekintzen ebaluazioa.

- Kudeaketa ekonomikoa: Saileko arduradunak gainbegiratuta, proiektuen aurrekontua  egin eta horri jarraipena egin.

- Erakundeko eguneroko beharretan laguntza ematea.

 

Lan-baldintzak

  • Kontratu mota: mugagabea, 6 hilabeteko probaldiarekin.
  • Lanaldia: osoa (37,5 ordu astero/1.650 ordu urtean). Telelan egiteko aukera astean behin.
  • Ordutegia: Bulego ordutegia, astelehenetik ostiralera, goizez (6 ordu egunero, bataz-beste), eta kultura jardueren beharren arabera, ekoizpen lanak astero arratsalde batean edo bitan (3,25 ordu bataz-beste, arratsalde bakoitzeko).
  • Soldata:  28.000 € – 32.000 € gordin urtean
  • Lan lekua: IAK - Izaskun Arrue Kulturgunea

 

 

Baldintzak

Nahitaezkoa:

  • Arte Ederren edota Humanitateen arloan unibertsitateko ikasketak amaituta izatea
  • Kultura-programazioan gutxienez urtebeteko esperientzia izatea
  • Euskara idatziz eta ahoz menperatzea (gutxienez C1 maila)
  • Ofimatika programen erabilera menperatzea

 

Baloratuko da:

  • Kultura-programazioaren arloan edota kultura-kudeaketan graduondoko ikasketak izatea
  • Euskal Herriko eta bereziki Gasteizko kulturgintzaren eta euskalgintzaren inguruko ezagutza izatea
  • Odoo ERPa erabiltzen jakitea
  • Lan Arriskuen Prebentzioan (LAP) ikasketak izatea/prebentzio-baliabidea izatea
  • Arduratsua izatea, eta antolatzeko, lidergorako eta talde lanean aritzeko gaitasuna izatea.
  • IAK – Izaskun Arrue Kulturgunearen proiektua ezagutzea
  • Elkartegintzan eskarmentua izatea
  • Teknologia berriekin eskarmentua izatea
  • Euskara: C2 maila izatea
  • Ingelesa: B2 maila izatea
  • B1 gidabaimena eta autoa izatea
  • Gasteizkoa edo Arabakoa izatea

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

  • Izena emateko: CVa bidali administrazioa@lazarraga.eus helbidera
  • Izena emateko epea: 2025eko 21a, goizeko 10:00etan
  • Aukeratutako pertsona azaroan hasi beharko da lanean

 

Laburpena

Lekua: Gasteiz Araba

Enpresa: LAZARRAGA KULTUR ELKARTEA

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

  • Izena emateko: CVa bidali administrazioa@lazarraga.eus helbidera
  • Izena emateko epea: 2025eko 21a, goizeko 10:00etan
  • Aukeratutako pertsona azaroan hasi beharko da lanean

LAZARRAGA KULTUR ELKARTEA

Data: 2025-Urr-07
Herrialdea: Araba
Eskualdea: Gasteiz
Udalerria: Gasteiz

Eskaintza noizarte:
2025-Urr-22

Enpresaren izena: LAZARRAGA KULTUR ELKARTEA

Ez dago hautagairik