Marketin eta Komunikazio arduraduna

Deskribapena

Arloa: Irakaskuntza / Prestakuntza

Eskaintzaren deskribapena:

IMH Campusen Marketin eta Komunikazio arduradun baten bila gabiltza, campuseko estrategia diseinatzeko, inplementatzeko eta jarraipena egiteko. Zuzendaritza-taldearekin lankidetzan, offline nahiz digital ikuspegiarekin, gure presentzia indartuko du, gure programak sustatuko ditu eta gure industria eta hezkuntza komunitatearekiko konexioa bultzatuko du

Funtzioak:

  • Marka posizionatzeko estrategiak garatzea.
  • Marketineko eta komunikazioko estrategia eta plana (offline eta digitala) diseinatu, planifikatu, inplementatu eta jarraitzea.
  • Campuseko estrategiarekin bat datozen Sare Sozialetako edukiak sortu eta kudeatzea (Tik-Tok, Instagram, Linkedin).
  • Sare sozialetan kanpainak diseinatu, jarraitu eta optimizatzea, emaitzak aztertzea eta hobekuntzak proposatzea.
  • Barne eta kanpo komunikazioko ekintzak koordinatzea, eta marka koherentzia sortzea.
  • Prestakuntzarekin eta teknologiarekin lotutako ekitaldiak, azokak eta jardunaldiak antolatzen laguntzea

 

 

Baldintzak

Eskakizunak:

  • Gradua Marketinean eta Marketin Digitalean, Komunikazioan edo lotutako eremuan.
  • Sare sozialen kudeaketan esperientzia (Tik-Tok, Instagram, Linkedin).
  • AA marketinean aplikatzeko esperientzia
  • Euskara, gaztelania eta ingelesa menderatzea.

Beharrezko gaitasunak:

  • Azterketa estrategikoa egiteko gaitasuna eta ikuspegi orokorra.
  • Ahozko eta idatzizko komunikazioko trebetasunak.
  • Sormena, proaktibitatea, autonomia eta koordinatzeko gaitasuna.
  • Talde-lanean aritzea.
  • Emaitzak lortzera bideratua

 

IMH Campusen positiboki baloratzen ditugu %33ko edo hortik gorako desgaitasun-ziurtagiria duten pertsonen eskaerak. Baldintza hori betetzen baduzu CV-an islatu mesedez

 

Laburpena

Lekua: Elgoibar Gipuzkoa

Enpresa: IMH Campus

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Informazio gehiago:

https://www.imh.eus/eu/imh/korporatiboa/imh-campusen-lan-egin/lan-eskaintza-marketin-eta-komunikazio-arduraduna