Marketin eta Komunikazioko praktikak – ENE Estudio Kreatiboa

Deskribapena

Arloa: Komunikazioa / Diseinua / Hedabideak / Kazetaritza

Eskaintzaren deskribapena:

ENE Estudioa-n lanbide heziketa, unibertsitate edo masterreko praktikak egiteko pertsona baten bila gabiltza.

Gurekin, benetako proiektuetan parte hartzeko aukera izango duzu, eta eguneroko lanean honako arloetan lagunduko duzu:

  • Sare sozialetarako eduki sorkuntza (argazkia eta bideoa)
  • Sare sozialetako edukien diseinua 
  • Edukien edizioa
  • Sare sozialen kudeaketa
  • Ideia eta sormen prozesuetan parte hartzea

Gertuko lan-ingurune batean lan egingo duzu, ikaskuntza praktikoarekin eta benetako esperientziarekin.

 

Baldintzak

  • Marketina, komunikazioa, ikus-entzunezkoak edo antzeko ikasketak egiten egotea
  • Sare sozialen eta sormenaren mundua gustuko izatea
  • Proaktibitatea eta ikasteko gogoa
  • Oinarrizko ezagutzak argazkigintzan edo bideo edizioan (baloratuko da)
  • Praktikaldia goizez egiteko ahalmena
  • Unibertsitatearekin praktikak egiteko hitzarmena sinatzea

 

Laburpena

Lekua: Azpeitia Gipuzkoa

Enpresa: Ene Estudio Kreatiboa

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Interesatuta bazaude, bidali zure CV-a eta, ahal baduzu, egindako lanen edo portfolioaren adibideak helbide honetara:

???? ene@enestudioa.com

Kontua dut

Eskaintzan izena emateko, zure sarbideak sar itzazu.

Izena eman nahi dut

Lansarean eskaintzen dituen abantai guztiak erabili ahal izateko, eskaintza honetan izena eman eta gero zure online cv-a betetzea gomendatzen dizugu, honekin enpresek zure profila ikusi eta zurekin kontaktuan jartzeko aukera eukiko dute.

Interesatuta bazaude, bidali zure CV-a eta, ahal baduzu, egindako lanen edo portfolioaren adibideak helbide honetara:

???? ene@enestudioa.com

Aurkezpena eta zalantzak
Pdf, doc, docx eta odt dira baimendutako fitxategiak. Gehienez 2 MB-ko fitxategia.

Ene Estudio Kreatiboa

Data: 2026-Api-22
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Urola Kosta
Udalerria: Azpeitia

Eskaintza noizarte:
2026-Api-29

Enpresaren izena: Ene Estudio Kreatiboa

Ez dago hautagairik