Nafarroako Bertsozale Elkarteak bertsolaritza irakaslea behar du

Deskribapena

Arloa: Irakaskuntza / Prestakuntza

Eskaintzaren deskribapena:

Lanpostuaren eginkizunak:

Nafarroako Bertsozale Elkartearen Hezkuntza Arautuko proiektuaren bidez Iruñerrian, Lizarraldean eta Piriniotako 11 ikastetxetan irakasle lanetan aritzea, 20 taldetan. Talde bakoitzean, oro har, 15 saioko programa aurreikusten da.

 

Eskaintzen da:

  • Lau hilabeteko egun osoko lan kontratua Iruñerriko, Lizarraldeko eta Piriniotako 11 ikastetxetan.
  • Ordutegi moldagarria.
  • Hasteko aurreikusitako data: 2026ko otsaila hasieran.

Baldintzak

Eskatzen da:

  • Unibertsitateko lizentziatura, diplomatura edo gradu titulua izatea.
  • Bertsogintzan eskarmentua izatea; bertsolaritza eta euskal kultura ongi ezagutzea.
  • Euskara maila altua izatea (EGA titulua edo balioduna).
  • Gidatzeko baimena eta autoa izatea

 

Kontutan hartuko da:

  • Haur eta gazteekin didaktika alorrean aritu izana.
  • Bertsozale Elkartearen proiektuaren eta jardunaren ezagutza.
  • Izaera planifikatua, ordenatua, ekintzailea eta dinamikoa izatea.

Laburpena

Lekua: Nafarroa

Enpresa: Bertsozale Elkartea

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Interesatuok bidali Curriculum Vitaea eta motibazio gutuna 2026ko urtarrilaren 30erako (eguna barne) ondorengo helbidera: nafarroa@bertsozale.eus.

Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mezu bat helbide horretara edota deitu: (+34) 691 26 18 96.