Oporrak Bakean lankidetza programan lan egiteko profesionalak

Deskribapena

Arloa: Osasuna / Medikuntza / Gizarte Zerbitzuak

Eskaintzaren deskribapena:

Horbel Gizarte Ekimeneko Kooperatibak, udaran hezitzaile, begirale eta itzultzaile lanetan aritzeko, profesionalak behar ditu.

HORBEL Gizarte Ekimeneko Kooperatiba Haurren, nerabeen eta gazteen bizi-kalitatea hobetzearekin lotutako edozein gaietan erakunde publiko nahiz pribatuei laguntza teknikoko, esku-hartzeko eta aholkularitzako zerbitzuak ematea euskararen erabilera bultzatuz du xedea.

Deialdi honekin, udaran Oporrak Bakean programan parte hartzeko profesionalak hautatu nahi ditugu.

Baldintzak

Eskatzen diren konpetentziak:

Ezagutzak

  • Hezitzaileak: Gizarte Hezkuntza, Gizarte Lana, Magisteritza, Pedagogia edo Psikologian diplomatura edo gradua izatea ; edo antzeko zein goragoko ikasketak (Giza Zientziak)
  • Dinamizatzaileak: Esku Hartze Sozialaren Arloa: Gizarte-integratzailea, animatzaile soziokulturala.
  • Begiraleak: Begirale titulua (zuzendari ikastaroa baloratuko da)
  • Itzultzaileak: Hasaniera jakitea eskatuko da

Denek, Euskara menderatzea eta Haur, nerabe edo gazteekin lan esperientzia

Gaitasunak

  • Enpatia, taldean lan egiteko gaitasuna, egokitzeko gaitasuna, kolaboratzailea, ahozko naiz idatzizko komunikaziorako gaitasuna.

Eskaintzaren ezaugarriak

  • Lanaldia: lanpostuaren arabera, lanaldi osoa edo laburra izango da
  • Gipuzkoako Esku Hartze Sozialeko Hitzarmeneko Taldeari dagokion ordainsaria
  • Lanpostuaren kokapena Zerainen eta Donostian izan daiteke
  • Ekintzak, uztaila eta abuztuan izango dira

Laburpena

Lekua: Zerain Gipuzkoa

Enpresa: Horbel Gizarte Ekimeneko Kooperatiba

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Hautagaien aurkezpena

  • Interesatuek bidali CV eguneratua uimaz@horbel.eus  posta elektronikora,  2025eko apirilaren 15a baino lehen.

Horbel Gizarte Ekimeneko Kooperatiba

Data: 2025-Api-06
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Goierri
Udalerria: Zerain

Eskaintza noizarte:
2025-Api-16

Enpresaren izena: Horbel Gizarte Ekimeneko Kooperatiba

Ez dago hautagairik