ORDIZIANKO GAZTELEKUAN IKASTURTE OSORAKO LANA

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

Horbel Gizarte Ekimeneko Kooperatibak Ordiziako Gaztelekuan, hezitzailelanetan aritzeko, profesionala behar du.

HORBEL Gizarte Ekimeneko Kooperatiba Haurren, nerabeen eta gazteen bizi-kalitatea hobetzearekin lotutako edozein gaietan erakunde publiko nahiz pribatuei laguntza teknikoko, esku-hartzeko eta aholkularitzako zerbitzuak ematea euskararen erabilera bultzatuz du xedea.

Gaur egun, Ordiziako Udaleko Gaztelekurako,  profesional baten bila dabil.

 

Baldintzak

Ezagutzak

  • Gizarte Hezkuntza, Gizarte Lana, Magisteritza, Pedagogia edo Psikologian diplomatura edo gradua izatea ; edo antzeko zein goragoko ikasketak (Giza Zientziak)
  • 3. hizkuntza eskakizuna, EGA titulua edo horien baliokidea izatea.
  • Begirale titulua edo begirale ikastaroa eta Zuzendari titulua edo zuzendari ikastaroa baloratuko dira
  • Haur, nerabe edo gazteekin lan esperientzia

Gaitasunak

  • Enpatia, taldean lan egiteko gaitasuna, berritzeko motibazioa, egokitzeko gaitasuna, kolaboratzailea, erakundearekiko konpromisoa, ahozko naiz idatzizko komunikaziorako gaitasuna.

Eskaintzaren ezaugarriak

  • Lanaldi partziala (%45): ostirala, larunbata eta igande arratsaldetan, 4 orduz gehi koordinaziorako bilerak, guraso bilerak, prestakuntza...
  • Hasiera batetan, 9 hilabeteko kontratua.
  • Gipuzkoako Esku Hartze Sozialeko Hitzarmeneko 2. Taldeari dagokion ordainsaria lanaldi partzialean
  • Lanpostuaren kokapena Ordizian izango da.
  • Lanposturako aurreikusitako hasiera, 2026ko urria.

Laburpena

Lekua: Ordizia Gipuzkoa

Enpresa: Horbel Gizarte Ekimeneko Kooperatiba

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Hautagaien aurkezpena

  • Interesatuek bidali CV eguneratua uimaz@horbel.eus  posta elektronikora,  2026ko urriak 8 baino lehen.

 

Horbel Gizarte Ekimeneko Kooperatiba

Data: 2026-Urr-01
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Goierri
Udalerria: Ordizia

Eskaintza noizarte:
2026-Urr-08

Enpresaren izena: Horbel Gizarte Ekimeneko Kooperatiba

Ez dago hautagairik