Sistemen administrazioko arduraduna

Deskribapena

Arloa: Informatika / Internet

Eskaintzaren deskribapena:

Elhuyarrek sistemen administrazioko arduradun bat behar du bere lantaldea osatzeko. Elhuyarren azpiegitura teknikoa kudeatzeaz eta erakundearen jarduerarako behar den lidergo informatikoaz arduratuko den pertsona baten bila gabiltza.

Funtzio nagusiak:

  • Azpiegitura-saila kudeatzea eta antolatzea.
  • Ikuspegi estrategiko batetik, eta segurtasuna bermatuta, Elhuyarreko azpiegitura informatikoa eta orokorra antolatzea eta kudeatzea.
  • Erakundeko digitalizazio-prozesuen diseinua eta gidaritza.
  • Erakundeko baliabide informatiko eta teknikoen kudeaketa.
  • Erakundearen behar informatikoak identifikatu eta irtenbideak ezartzea.
  • Eraldaketa digitalerako plana ezartzearen arduraduna izatea.
  • Segurtasunerako ziurtagirien kudeaketa.
  • Arloaren etengabeko hobekuntza sustatzea.

Zer eskaintzen da:

  • Erronka teknologiko handiko erakunde batean berrikuntza- eta hobekuntza-proiektu garrantzitsuetan parte hartzea.
  • Diziplina ugariko lantalde euskaldun eta dinamiko batean aritzea.
  • Lanaldi osoa eta kontratu mugagabea.
  • Lan-ordutegi malgua, telelana eta presentziala konbinatuz.
  • Erakundean ibilbide profesionala egiteko aukera.
  • Etengabeko garapen profesionala.

 

Baldintzak

Zer eskatzen da:

  • Sistemen administrazioan goi-mailako ezagutza izatea (Informatika-ingeniaritzako gradua edo baliokidea izatea lehenetsiko da).
  • Sistemen administrazioan esperientzia izatea (Windows, Linux, birtualizazioa).
  • Hardwarearen ezagutza izatea: PCak, Mac-ak, sareak…
  • Hodeiko azpiegiturei buruzko ezagutza izatea (Gcloud, AWS, OVHcloud).
  • Zibersegurtasunaren inguruko ezagutza izatea.
  • Euskara, gaztelania eta ingeles teknikoa jakitea.
  • Pertsona irekia izatea, ekintzailea, komunikatzaile ona, taldean lan egiten dakiena eta laguntzeko prestasuna duena.

 

Laburpena

Lekua: Usurbil Gipuzkoa

Enpresa: ELHUYAR_

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Gure lantaldearen parte izan nahi baduzu, bidali zure CVa helbide honetara:

pertsonak@elhuyar.eus.

Gaian, jarri Sistemak.

ELHUYAR_

Data: 2025-Aza-07
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Donostia Beterri
Udalerria: Usurbil

Eskaintza noizarte:
2025-Abe-08

Enpresaren izena: ELHUYAR_

Ez dago hautagairik