Sukaldari, jangela hezitzaile eta garbiketako langileen ordezkapenetarako lan poltsa

Deskribapena

Arloa: Irakaskuntza / Prestakuntza

Eskaintzaren deskribapena:

Laudio Ikastola sukaldari, jangela hezitzaile eta garbiketako langileen ordezkapenetarako lan poltsa berritzera doa.

ESKAINTZEN DIREN LAN BALDINTZAK
 
Lan-poltsaren bidez Ikastolako jangela eta garbiketa zerbitzuetako langileen ordezkapenak bideratzen dira.
 
Kontratazioa Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Ikastolen Hitzarmen Kolektiboak ezarritako lan baldintzak haintzat hartuta bideratzen da.
 
Lanaldia, lanpostuaren arabera, %25etik 0era bitartekoa izaten da.
 
Sukaldari lanpostuak hilean 1.9148,49€ko soldata gordina du 14 pagatan. Jangela hezitzaile eta garbitzaile lanpostuek, lanaldi osoan, 1.814,64 €koa 14 pagatan.
 
Lan egutegiak astelehen-ostiral bitarteko lan astea eta neguko, udaberriko eta udako eskola oporrak barnebiltzen ditu.
 
 
 

Baldintzak

Sukaldari lanpostuan Lanbide Heziketako Sukalde Zuzendaritzako Goi Mailako titulazioa beharrezkoa izango da.
 
Lanpostu guztietan B2 maila besteko ahozko euskara beharrezkoa izango da.
 
BALORATUKO DA:
Esperientzia
Ikastolen mugimenaduarekiko atxikimendua. 
%33 edo ezintasun handiagoa izatea baloratuko da, beti ere agiri bidez egiaztatuta badago.

Laburpena

Lekua: Laudio Araba

Enpresa: LAUDIO IKASTOLA

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: 15.000-20.000

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Izen ematea ondorengo web helbidean: https://laudioikastola.eus/eu/lan-poltsa